EGUNGO bizimodu petral, arin, artifizial eta deskuidatuak eraman du José Pablo Arriaga eskulturara. Jakina, aitzinago izan zen hausnarketa, Eskoziako ikastaldi argigarria, Afrikako kostaldetik eginiko bidaia zoro baten ondorioz sortutako barne-bidaia... Eta horren ostean bide berriak esnatu ziren markinarraren ninietan. Aititak eta aitak landutako ibilbideari uko egin barik, José Pablok beste aldi bat estreinatu zuen 2005ean. "Kutxatzarrak egiteaz asetu nin-tzen. Eskozian nengoela, Arte Ederren master bat egiten, ikusi nuen ez neukala zer kontatu, errepikapen hutsak egiten nituela. Euskal Herriko diseinu tradizionala lan-tzera nindoan hara, baina konturatu nintzen hori estetika hutsean itotzen zela, egiten nuenak ez zeukala ezelako arimarik", konta-tzen du artistak. "Euskal sinbologiaz aspertuta nengoen -agertzen du-, baina ez sinbolo horiek adierazi nahi zutenarekin, eta horretan sakontzea erabaki nuen. Neurri batean, gizakiaren eta naturaren arteko puntu komunak bilatu nahi nituen, horien arteko nolabaiteko oreka bilatuz. Zelan? Galdera sin-ple bati erantzunez: zertan sinesten dut nik?".
Galderari erantzunen bat emateko, munduan zehar bidaiatzen hasi zen, non zer kausituko, bere motozerra astuna lepoan zuela. Sustraiak izenarekin bataiatu zuen proiektua, gaurdaino iraun duena. Mendeetako tradizioa (kutxak egitearena) bere anaia Henrikeren esku utzi eta gauza desberdinak probatzen hasi zen José Pablo, "barruak" eskatzen zionari kasu eginez. Hala sortu dira azken urteotan edozenbat eskultura eder, han-hemen kokatu dituenak. Senegalen dago bat, beste bat Kongon, Mexikon hirugarren bat... Baina zikloa amaitu da, eta orain beste gauza bat egin nahi du, naufragioekin zerikusia daukana: "Naufragio pertsonalez ari naiz, baina hondoratzea bera baino gehiago interesatzen zait zelan ateratzen den pertsona zulo horretatik. Eta bi-daiatzen jarraituko dut, jakina, bidaiatzeak jende berria ezagutzeko aukera dakarrelako beti, eta asko maite dudan inprobisazioa lantzeko aukera ere ematen du".
ofizio zaharrak Bere aitonak estreinatutako bideak ez omen du etorkizun handirik, eta kontu hori gero eta larriagoa dela diote Arriaga anaiek: "Nire anaiaren eskuetan uzten dut taila; berak duela 300 urte egiten ziren moduan egiten ditu kutxak eta erliebeak, erreminta berdinekin. Artisau bikaina da, berezko izugarria duela. Baina lan guzti horri etekina ateratzea oso zaila da. Apenas saltzen dira kutxa-tzarrak, eta beste kontu batzuekin gabiltza orain, tradizio horri eutsiz, hein batean. Dena ez delako dirua".
Zuhaitzak zizelkatzen hasi da anaia gaztea, Henrike, tailerra naturaren erdian kokatuz. Eta José Pablok altzariak egiten ditu, baina ez edonolakoak. "Polita izan da zuhaitzarena, eta errepikatuko dugu, erreibindikazio puntu bat daukalako guretzat interbentzio horrek. Grafiteroen espirituarekin egiten dugu, eta ahalegintzen gara hilda dagoen zerbait berpizten. Altzariena, berriz, beste kontu bat da. Aspaldian ez dut lanik falta eta gauza interesgarriak egiteko aukera ematen dit horrek", aitortzen du José Pablok. "Eskulturan agertzen ditudan ideiak hor islatzeko aukera ematen dit". Ikusi baino ez dago Arantzako basetxe batean eginikoa. Ederra, txundigarria, bakana da Nafarroako bazter horretan eginiko lana. "Zelan diren gauzak. Baserri horretako jabeak guregana etorri ziren kutxa bat erostera, eta azkenean basetxe guztia dekora-tzeko eskatu zidaten. Askatasun osoz egin nuen, aspaldian egin dudan lanik ederrena", esaten du poz tanta bat ezkutatu ezinik.
Artisau eta artistaren arteko diferentziak ondo nabaritzen ditu markinarrak: "Nik ondotxo dakit noiz egiten dudan artelan bat eta naoiz artisau pieza bat. Artisautza gauza mekaniko samarra da, gehienetan saltzeko helburuarekin egiten dena; artea, berriz, askatasun osoz egiten den zerbait da, arima uzten duzu hor".
hautsa zara Markina-Xemeinen duten tailerrak urtero ematen du ezusteren bat. Erakusleiho originalak prestatzen dituzte Arriaga anaiek, sari ugari irabazi dituztela. Horrez gain, erakusketak ere gustuko ditu José Pablok. Herriko kar-tzelan egin zuen bat oraintsu, eta aste honetan abandonatutako eliza txiki batean dira ikusgai bere pieza enigmatikoak. Hautsa zara du izena erakusketak, ostiral, larunbat eta igandez ikus daitekeena.