BILBO. Udagoien partera hostoen herioa izaten da ohikoa, baina naturaren birikiek agur esaten diguten heinean, paperezkoek hartzen dute haien lekukoa. Urtero legez, ohikoa da liburu-zaparrada. Aste honetan lau emaitza berri aurkeztu ditu Elkarrek Bilbon, laurak gaztetxoentzako sortutako Xaguxar bildumakoak. Tartean, Irati Bediagak idatzitako Beldarren hegaldia dago. Liburu honek IV. Mikel Zarate saria lortu zuen, eta, gainera, Bediagaren estreinako lana da. Ipuinak beste galdakoztar baten irudiak daramatza, Enrique Morente ospetsuarenak. Hauexek dira beste hiru liburuak: Leire Bilbaoren Euli bat dut bihotzean; Linazasororen Tripoli doktorea eta Arrate Egañaren Simon ipuinen munduan. Foto: pablo viñas
- Multimedia
- Servicios
- Participación
