Síguenos en redes sociales:

Kartzelako ahotsak

Josu Martinez zinemagile bilbotarraren ideiabatetik abiatuta, bost euskal preso politikoeninguruko dokumentala egiten ari daZinez produkzio-etxea

Kartzelako ahotsakR. PLAZA

EGUN askotan aurkitzen da preso daudenedo egondako euskaldunen aldekoedo kontrako albisteren bat. Biktimaedo heroi bihurturik ikuspegi soziopolitikobatetik hitz egiten da gehienetan presopolitikoei buruz. “Pertsona izaera ukatzen zaiebeti, terrorista multzo zehaztugabe batean sartuta”,deritzo Josu Martinez zinegileak. Pertsonarenikuspegitik eta politikan sartu gabe, bestelau zuzendarirekin batera ari da bost presoenlekukotza bilduko duen Kartzelako Poemak filmkolektiboa ekoizten.

Presoen gai konplexu eta polemikoan sartu dira,eta, horregatik, bi jauzi garrantzitsu eman nahiizan dituzte: bata azpiegitura aldetik eta besteaforma aldetik. Kartzelako Poemak (hori lanarenbehin behineko titulua da) film luze baten erronkeibehar bezala erantzuteko gai izan behar dueladeritzo Josu Martinezek; horregatik, komunikazioaneta ikus-entzunezkotan adituak direnbere inguruko konfiantzazko pertsona batzukbildu eta Zinez produkzio-etxea jarri dumartxan. Era guztiz profesionalean baina, auzolanarendinamika galdu gabe arituko dira etanorbanakoak proiektuarekin bat egiteko, ekarpenakonartu, formatu txikiko kultur ekitaldiakantolatu eta Martinezen aurreko filmen salmentaabiatu dute. Filma aurtengo DonostiakoZinemaldian aurkezteko asmoa dute.

Gaur egun 700 euskal preso politiko inguru daudeeta, ondorioz, 700 bizipen eta istorio ezberdinizan dituzte dokumentalean sartzeko. Bakar bataukeratzeko zailtasuna ikusita, Josu Martinezekbost protagonisten istorioekin egituratutakodokumentala eraiki du. Berarekin batera,Txaber Larreategi,Mireia Gabilondo, EnekoOlasagasti eta Enara Goikoetxea zuzendariakdabiltza lanean. Bakoitzak preso baten istorioindependentea lantzen du eta Josu Martinezekhartu du egitasmoa koordinatzeko lana.

Grabazioak urtarrilaren 15ean amaitu zituzteneta orain bost istorioekin film bakar bat sortzekomuntaia lanetan dabiltza. “Zuzendaribakoitzak askatasun osoa izan du bere istorioanahi zuen bezala planteatzeko eta orduan nahikopieza diferenteak egongo dira”, azaldu duJosu Martinezek. Zuzendari bakoitza bere muntaketaegiten ari da, horregatik aurrerantzeanhaien sormena batu eta bost istorioen artekolotura artistikoak bilatu beharko dituzte: “Ikastenari gara, oinez gabiltzan bitartean ikasten,hain zuzen”.

BOST PROTAGONISTA, BOST ISTORIO Ibilbide etabelaunaldi desberdineko zuzendariek istorioetanere aniztasuna bilatu dute. Bost preso politiko,bost lekukotza eta bost bizipen ezberdin bildukoditu dokumentalak. “Ez da izan bost presohautatu eta berehala bostak baiezkoa eman dutela,batzuetan ate bat baino gehiago jo behar izandugu”, azaldu du egitasmoaren sortzaileak.Berak izen batzuk proposatu eta zuzendari batzukhaien izenak ekarri dituztela argitu du.Espetxeratu behar dutela ziurtasunez dakienSegiko kide izandako gazte baten lekukotzazuzendu du Josu Martinezek. Adinarengatik“oso gertu” sentitzen dela argitu du; izan ere,militante izan ez den arren, pertsona horri gertatuzaiona berari edo inguruko edozeini gertatuahal zaiola sentitzen du. Hori da hain zuzendokumentalarekin erakutsi nahi duena. Esperozuena baino lehenago espetxeratu dute bere protagonistaeta ez da hori grabatzera iritsi; halaere, kartzelara sartu aurretik berarekin biltzekoaukera izan du zinemagileak.

Kanpotik barrura sartzen den gazte baten istorioakontatuta, barrutik kanpora ateratzen denpertsona baten istorioa islatzea egoki ikusi dutezuzendariek. “Joko bezalako bat dago gure istorioenartean, berea (Josu Martinezena) sartzendena eta nirea irteten dena”, azaldu du Larreategik.Kartzelara sartu eta gauza asko galdu egitendirela baina beste asko irabazten direla erakutsikodu zortzi urte kalean daramatzan protagonistak.“Kartzela ez da frigorifiko bat, sartu eta irteteandenak berdin segitzen duena, zu aldatu zara etaingurua ere aldatu egin da... kostatzen da berriroegokitzea”, argitu du Larreategik. Ideia horretatikabiatuta egituratu du Enara Goikoetxeakbere istorioa. Lehen horrelako egitasmo bataurrera eramateko asmorik izan ez arren, barnealdaketa eta kanpo aldaketaren arteko jokoaplanteatu du. Preso egokiarekin topo egin etagizartearen eta norberaren aldaketak nolakobidaia egiten duten aztertu du.

Zuzendari gisa dokumental bati heltzen dionlehenengo aldia da Mireia Gabilondorentzat, etaegitasmoa aurkezteko egindako prentsaurrekoaneskerrak eman zizkion Zinezi bera kontuan hartzeagatik.20 urte inguru kartzelan daramanemakume baten istorioa zuzendu du eta bizitzakartzelan pasatzea zer den azalduko du. Istoriohau espetxean kokatzen den arren, kartzelakanpotik baino ez dute grabatu eta presoekinharremanetan jartzeko bestelako baliabideakerabili dituzte. Ingurukoen testigantzak eta gutunakerabilita, baimenik ere ez dute eskatu beharizan espetxe barruan filmatu ahal izateko.Eneko Olasagastik zuzendu duen istorioa erebitxia da. Motibazio pertsonala du eta Martinezenproposamen gisa iritsi zen bere eskuetara.Bere aspaldiko lagun baten inguruan mintzatukoda. Dokumentaleko protagonista bilakatuz,bere lagunarekin izandako harremanarenberreskuratzea aurkeztuko du eta, horregatik,emozio aldetik “sekulako bidaia” izaten aridela aitortu du.

Grabazioak amaituta, argitu dute ez dela zailtasunaskorik egon. Esaterako, poliziarekinLarreategikbakarrik izan ditu arazoak. “Txorakeria”bat dela esan duen arren, grabatzera zihoazelaeta agenda nahiko estu zutela ordu eta erdi egonbehar izan zuten poliziak jarritako kontrolbatean. “Hortik aurrera izan ditugun zailtasunakfilm guztietan agertzen direnak dira”, azaldu duMartinezek..

PRESOEN GIZATIARTZEA Aurretik ere euskalgatazka landu izan du Martinezek eta ItsasoarenAlaba (2009) eta Sagarren Denbora (Josu Martinezeta Txaber Larreategi, 2010) egin ondoren,hirugarren bat “inposatzen” zitzaiola aitortu du.GALek hildako pertsona baten alabaren istoriohumanoa erakutsi zuen lehenengoan, eta, bigarrenean,erbesteratzea pairatu duen bikote batenmaitasun istorioa. Eginbehar horretatik sortuden hirugarrena ere ildo beretik egin nahi izandu: “Pertsonaren ikuspegitik eta hain justupertsonak humanizatuz”.

Orokorrean esanguratsuak diren pertsona jakinbatzuen egi inperfektuaren zati txiki bat xuxurlatubeste asmorik ez dute eta, egoera aldakorradenez, presoen izenak isilpean gordetzen dituzte.Dokumentalaren grabazioa eta muntaia amaitzendutenean emango dituztela argitu dute, orainegiteak beren egoeran eragin lezakeelako.Filmaren prestaketa abiadura onean doa eta irailerakoprest izango dutela diote. Aurtengo Zinemaldiraaurkezteko asmoarekin, presoen gizatiartzeanekarpena egin nahi dute eta horregatikgaiarekiko hurbil eta bereziki urrun sentitzendirenengana iritsi nahi dute. “Lortu nahikogenukeena da ikusi dezatela preso horiek erepertsonak direla eta badaukatela atzean sufrimenduistorio bat”, dio Martinezek. Enpatia lortzeada azken finean bost zuzendarien helburua:“Denok daukagu Euskal Herrian lagun bat, ezagunbat edo ezagun baten ezaguna, preso dagoenaedo preso dagoen baten alaba edo lehengusuadena; jende horien larruan jartzea da kontua”.