Ur eta jalkin laginen erdiek mikroplastikoak dauzkate
BILBO. 'Marine Pollution Bulletin' zientzia aldizkari famatuak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Materialak+Teknologiak ikertaldeak egindako "Microplastics in the Bay of Biscay: an overview" izeneko artikulua argitaratu du. Artikulu hori mikroplastikoen presentziari buruz Bizkaiko golkoan egin diren ikerlan guztiak aztertu dituen lehena da.
Mikroplastikoena ingurumen arazo gero eta kezkagarriagoa da, eta, ikerlan batzuen arabera, Bizkaiko golkoa itsas zaborra pilatzen den eremua da. Argitaratu berri den ikerlanak mikroplastikoen banaketa tenporal eta espaziala aldakorra dela egiaztatu du; aztertzeko hartutako ur eta jalkin laginen erdietan baino gehiagotan hauteman ditu mikroplastikoak.
Bost milimetro baino gutxiagoko plastiko partikula horiek itsasoan eta kostaldean pilatzen dira, produktu eta aplikazio jakin batzuetan erabilitako plastiko material txikiak botatzen direlako (mikroplastiko primarioak) edo objektu handiagoak zatikatzearen ondorioz (mikroplastiko sekundarioak). Itsas ingurunean partikula horietako asko eta asko daudenez, jatorria, presentzia eta giza osasunean eta espezieenean duen eragina aztertzen ari dira.
Jatorriari dagokionez, maizen topatu diren polimeroak polipropilenoa, polietilenoa, poliesterra eta poliestirenoa dira, horiek baitira munduan gehien kontsumitzen diren plastiko materialak. «Aipatu eremuari buruzko ikerketen emaitzetan hainbeste apur eta zuntz agertzearen kausa, nagusiki, tamaina handiagoko objektuak zatikatzea izan daiteke. Hala ere, zaila da ikerlan desberdinak konparatzea, zein bere metodologiarekin egin direlako. Hala, itsas inguruneko mikroplastikoen jarraipena egitera bideratutako metodo estandarizatuak ezartzeko premia agerian jarri da», dioskute ikerlanaren egileek.
Temas
Más en Ciencia y Tecnología
-
Bruselas impone cautelarmente a Meta permitir el acceso gratuito a WhatsApp para los chatbots rivales
-
Reducen el daño hepático en ratones con cirrosis mediante fármacos que regulan el comportamiento del ADN
-
Apple renueva su estrategia IA y critica la carrera tecnológica "sin sentido" del sector
-
Un ciberataque al Gobierno de Melilla, provocado por una contraseña comprada por 5 euros