Euskal txirrindularitzari omenaldia egin zaio Frantziako Tourreko taldeen aurkezpenean
Euskal txirrindularitzak merezitako omenaldia jaso du gaur arratsaldean Bilbon ospatu egin den Frantziako Tourreko taldeen aurkezpen ofizialean, bertan bildu diren 30.000 zaleen aurrean. Ekitaldia zuzenean eskaini egin da 200 herrialdeetan.
Horrela, Pogačar, Vingegaard, Landa, Bilbao, Izagirre eta lasterketan parte hartuko duten gainerako txirrindulariak zaleen artean bizikletan ibiltzen hasi aurretik, eta omenduko diren euskal txirrindulari ohiak ekitaldira bertaratuko diren zaleen txalo eta errekonozimendua jaso dute. Gainera, txirrindulari esanguratsuenetako batzuk talde parte hartzaileek Euskalduna Jauregitik atera eta Guggenheim Bilbao Museoko zabalgunean jarri den eszenatokira arte egin den bizikleta desfilearen buru izan dira.
Joane Somarriba, Agurtzane Elorriaga, Miguel Mari Lasa, David Etxebarria, Abraham Olano, Marino Lejarreta, Iban Mayo, Roberto Laiseka, Julian Gorospe, Juan Manuel Garate, Fede Etxabe, Javier Murgialdai, Jose Nazabal, Igor Gonzalez Galdeano, Haimar Zubeldia, Amets Txurruka, Igor Anton, Iker Camaño, Unai Osa, Beñat Intxausti, Jon Unzaga eta Iñaki Gaston izan dira parte hartzen duten taldeen "ibilbideko kapitain" gisa aritu direnak.
Euskal txirrindularitzari egindako omenaldi bero honen barruan, Txomin Perurenak leku berezia bete du. Perurena, euskal txirrindularitzako mitoa, duela gutxi zendu zen, eta bere izena ahoskatu eta bere ibilbidea gogoratzerako unea zirrara handiz bizi izan da.Euria ere izan da, baina zaleek tinko eutsi diote ospakizunari.
Ekitaldi ugari
Publiko guztiei zuzendutako aurkezpen ofiziala 18.30etatik 20.00etara ospatu da, baina 17.00etatik aurrera kalejira batekin hasi diren ekintzez gozatzeko aukera izan da. Eta aurkezpen ofizialaren amaieraren ondoren Tour aurreko giroarekin jarraitu da 22:00ak arte Oihan Vega DJaren eskutik. Arratsalde osoan zehar giro ona eta musika izan dira nagusi Hortzmuga, Demode Quartet, ETS & Süne, Oreka TX, Kukai edo Neomak taldeen emanaldiekin, besteak beste.
Publikoak doako ekitaldi honetan parte hartu ahal izan du txirrindulariek Euskalduna Jauregitik Guggenheim Bilbao Museora egin duten zirkuituan zehar. Horrela, bertaratutakoek ziklisten ibilbidea jarraitu ahal izang dute, bai Euskalduna Jauregitik Guggenheim Bilbao Museora egin duten joan-etorriko zirkuitu zirkularrean, bai Museoko zabalgunean, eszenatokia bertan egon baita. Ibilbidean zehar hiru pantaila erraldoi ere jarri dira, zaleek taldeen aurkezpena zuzenean bizi ahal izan dezaten.