Belako taldeko kideek babesa eman diote Mungiako merkataritzari. Mungiako Udalak eta Mungialdeko Behargintzak herriko merkataritzaren aldeko kanpaina abiarazi dute. Kanpaina honen bidez, Mungiako herritarrak, tokiko dendetan kontsumitzera animatu nahi dituzte. Zugandik paraje izenburuaZugandik paraje eta bideo bat ardatz direla, herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuek bezeroei segurtasuna eskaintzeko egiten duten ahalegina azpimarratu dute.

Kanpainaren helburua herrian kontsumoa sustatzea da, eta Mungiako Belako talde arrakastatsuak parte hartu du. “Covid-19aren eraginez, jende askok erosketak sarearen bidez egitea edo laguntaldeak zeozer hartzeko ez batzea ekarri du, kutsatzeko beldurragaitik”, diote Udaletik. Horri lotuta, “musika-taldeko partaideek establezimenduetako langileek bezeroen segurtasuna bermatzeko egiten duten ahalegina nabarmendu dute”.

Holan segidu geinke, bai, erosten, trankil. Holan bai, batu geintekez lagunak, lehengo lez, seguru eta bildur barik, diote Belakoko kideek bideoan.Holan segidu geinke, bai, erosten, trankil. Holan bai, batu geintekez lagunak, lehengo lez, seguru eta bildur barik Horrela, mezulariak indartu egiten du saltoki bat duten pertsonak eta ostalaritzan lanean ari direnak egiten ari diren aparteko lan hori; izan ere, ohiko lanaz gain, ahalik eta ahalegin handiena egiten ari dira une honetan behar diren osasun-neurri guztiak bermatzeko.

Horren ganera, ikusentzunezko honek “balioa ematen dio merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen alorretako langileek eskaintzen duten hurbiltasunari”. Bideoan, taldearen irudiak eta Mungiako hainbat denda eta tabernatara joandako bi kideren irudiak nahasten dira, herriko merkataritzak bizilagunei eskaintzen dien hurbiltasuna eta kalitatea azpimarratuz. Atara kontu honek lagunok ze balio handia daukien. Haor dagoz, geuri lagun egiten eta, gagozan moduan egonda bere, elegante hartzen gaitue. Haor, geure arduereagaz, geuri kargu egiten, esaten dute ere bideoan.

Pandemia hasi zenetik, “sektore batek baino gehiagok igaro behar izan ditue une latzak, kasurako, herriko merkataritzak, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduek”. Horregatik, Belakok, Udalak eta Mungialdeko Behargintzak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartzen jarraitzeak daukan garrantzia azpimarratu dute, aldi berean, tokiko merkataritzan erosteak eskaintzen dituen abantailetako batzuk azpimarratuz, hala nola tokiko produktuak, hurbiltasuna eta tratua.

Beste kanpaina batzuk

Covid-19ak eragindako egoerak merkataritza eta ostalaritza kaltetu ditu. Sektore horiek oso kaltetuak izan dira, eta Mungiako Udalak hainbat laguntza jarri ditu martxan pandemia hasi zenetik bizi duten egoera arintzen laguntzeko. Hala, iazko maiatzean 470.000 euro bideratu ziren Mungia Indartzen kanpaina martxan jartzeko. Horrela, tokiko merkataritza eta ostalaritzari, autonomoei eta enpresa txikiei laguntzeko programa hau jarri zen, baita familientzako laguntzak ere.

Gainera, ekainean Mungia Indartzen ekimeneko bonu kanpaina hasi zen. Guztira, 160.000 euroko inbertsioa egin zuen herriko gobernuak bertako etxebizitza guztietan 20 euroko balioa zeukaten bonu sortak banatzeko. Proiektuaren helburua Mungiako ekonomia berpiztea izan zen eta horregatik denda, ostalaritza establezimenduetan eta zerbitzuetan erabili ahal izan zituzten bonu hauek. Mungia Indartzen kanpainak ildo desberdinetako jarduerak planteatu ditu azken hilabeteetan. Hauen artean aholkularitza-zerbitzua, enplegu-prestakuntza eta negozioak martxan jar-tzea eta laguntza ekonomikoak.