Mungiako Udalak bortizkeria matxista jasan duten emakumeentzako baliabide gida bat landu du. Bortizkeria matxista jasan duten biktimei administrazioek eskaintzen dieten tresnak biltzen ditu. Eskuliburua herriko etxebizitza guztietan banandu da euskeraz eta gaztelaniaz eta, gainera, "interesa daukatenek ingelesez, frantsesez, arabieraz edo errumanieraz eskuratu ahal izango dute, behar izanez gero", esan dute Udaletik.

Mungiako Udaleko Berdintasun Zerbitzuak emakumeen aurkako bortizkeriaren inguruko gida hau sortu du. Informazio zabala agertzen da bertan azalduta, "administrazio desberdinek biktimentzako eskaintzen dituzten baliabideak". Gainera, "eskuliburuak bortizkeriaren aurrean zer egin ahal daben, indarkeria matxista pairatzen dabenean zer sentitzen dan edota egoera horretan dagozala zelan igarri leikien edo konturatu leitekezan azaltzen dau".

Gida honen sorrera elkarlanean oinarritu da; hau da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta andrazkoentzako arretan parte hartzen duten gizarte-agenteek Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin batera egin dute lan prozesu horretan. Eskuliburua Mungiako etxe guztietan banatu da, euskeraz eta gaztelaniaz, "indarkeria kasuetan intereseko telefono zenbaki garrantzitsuenak laburtuta agertzen dauzen txartel bategaz batera". Gainera, gida beste hizkuntza batzuetara bere itzuli da, behar duten pertsonek beste hizkuntza horietan ere eskuragarri izan dezaten.