Loiuko Udalak herriko gazteriaren eskaerei erantzuten jarraitzen du. Aurreko asteetan Gaztelekuko berrikuntza lanak bukatuta eta Larrondo auzoko haurrentzako jolasgunea estaltzeko aurrera pausu handiak eman ostean, Zabaloetxe auzoko mulkirolen gunean kokatutako skate pistak konpondu ditu Josu Andoni Begoñak zuzendutako udal-korporazioak. Inguruan kokatuta dauden padel, futbito eta saskibaloi kantxak baliatuta, kirola egiteko gune bikaina bilakatu da.

Guztira, 5.500 euroko inbertsioa egin du Udalak herriko gazteek skate edo BMX bezalako kirol modalitateak segurtasun osoz egin ahal izateko, izan ere, urteen igarotzea eta jendearen erabilpenagatik, hainbat ziren espazio honetan kaltetuta zueden aspektuak. Erabiltzaileen segurtasun eta gozatzea bermatzeko asmotan, hainbat izan dira Loiuko gobernuak bertan egin dituen hobekuntza berriak: pistetako arauarekiko egokitzapena, kaltetuta zeuden hamaika taula kentzea (bederatzi lau eta bi kurbatu), egitura orokorra osatzea, urki eta HPL materialez osatutako taula berriak kokatzea, erremate guztiak berrikustea, herdoildu eta zaharkitutako txokoak berrikustea, egitura-panelak indartzea edota errodadura-azalera berria koka-tzea eta abar luze bat.

Bere eskutik, Josu Andoni Begoña alkateak herritarren eta, zehazki, gazte loiuztarren proposamen eta eskaerei erantzuten jarraituko duela adierazi zuen: "Kiroleta aisialdi-arloari dagokionez, azpimarratzekoa da aurreko legegintzaldian gure bizilagunen hainbat aldarrikapen bete ditugula. Izan ere, egunez egun egiten diegun entzute aktiboaren bidez, gehien eskatutako proiektuetako bat padel pisten eraberritze integrala egitea zen. Eta, beraz, pistak estaltzea, urtean zehar izaten den eguraldi txarrarekin ere bertan jokatu ahal izateko. Era berean, gazteek hainbat kirol-instalazio eraberritzea ere eskatzen zuten, loiuztarrik gazteenek erabiltzeko eta gozatzeko". Gainera, beste hainbat arlotako ekintzak egitearen inguruko konpromisoa hartu zuen alkateak: "Herria hainbat arlotan hobetzeko ezaugarri dugun espiritu eta jarrera bera hartzen jarrai-tzen dugu, gure auzotarrengandik jasotako eskaerak abian jarriz. Eskaera horiek gauzatzen jarraituko dugu, bizi-kalitatea hobetzeko eta ingurua modernizatzeko, helduentzat, gazteentzat, txikientzat eta familientzat. Hori guztia Loiu bezalako ingurune batean kokatuta dago, eta iraunkortasunaren aldeko apustua egiten du, funtsezko zutabe gisa, eta horren gainean garatzen ditugu hirigin-tza-jarduera horiek, modernitatea eta ingurune naturala uztartuz. Herri bizia nahi dugu. Loiu modernoa nahi dugu. Etengabe eboluzionatzen ari den Loiu bat".