Egutegiko orrialdeak azaroaren amaierara hurbiltzen doazen einean, Bizkaiko herrietako Udal eta biztanleek osatutako elkarte desberdinak azaroaren 25erako ekintza agendak prestatuz doaz, izan ere, data zehatz honetan emakumeek jasaten duten bortizkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Lezamako Udalaren kasuan, herriko gobernuak egun honen inguruan ekintza desberdinak antolatuko ditu, kulturak oso pisu handia izanda aurtengo programazioan. Hasteko, azaroaren 20an, Custodia compartida filmaren inguruko zineforuma ospatuko da arratsaldeko 18.00ak eta 20.00ak bitartean, udaletxeko eraikineko Kultura Aretoan. Bi ordutan zehar, ekimeneko partaideek ikusentzunezkoaren nondik norakoak komentatuko dituzte. Kasu honetan, guraso banatu baten inguruan biratzen du filmaren argumentuak, amak semea aitaren bortizkeriarengandik hurrundu nahien dabilenaren inguruan. Azaroaren 25ean, eguaztena, lezamarrak Hilario Astorki plazan elkartuko dira, arratsaldeko 19.00etan, “Emakumeen aurrako indarkeriarik ez!” lelopean Udalak antolatuko duen kontzentrazioan.

Hiru egunen buruan, hau da, azaroaren 28an, a-25arekin lotutako programazioak Mungiako Olalde Aretorako noranzkoa hartuko du, izan ere, Lezamako Ausartak Antzerki Taldeko kideak bertan izango dira, Mungiako Diz-Diz Kultura Elkartearekin batera, Tú+Yo=2020, Creer que un cielo cabe en un infierno antzezlana aurkezten egongo dira. Jada abenduan murgilduta, 10ean Las violencias machistas en el muro del amor romántico hitzaldia eskeiniko du Irantzu Varelak, arratsaldeko 19.00etatik aurrera Kultur Aretoan. Honetarako izen ematea abenduaren 4a aurretik egitea beharrezkoa izango da, segurtasun-neurriak direla eta. Gainera, herriko gazteei zuzendutako zenbait hitzaldi antolatuko ditu Udalak gai desberdinak mahai gainean jarrita; sexualitatearen eragina duten alderdien ezagutze eta aztertzea, rol eta genero estereotipoen azterketa, berdinen arteko marko erlazional, digital eta fisiko osasuntsua erakustea, maitasun erromantikoaren mitikoak lantzea edota tratu onen sustaketa. Horrenbestez, gazte lezamarrek berdintasun arloko ezagutza gehiago izateko aukera izango dute.

Oholtza

Azaroaren 28an, Lezamako Ausartak Antzerki Taldeko kideak Mungiako Olalde Aretoan izango dira ‘Tú+Yo=2020, Creer que un cielo cabe’ en un infierno antzezlana aurkezten izango dira Mungiako Diz-Diz Kultura Elkartearekin batera. Gainera, azaroaren 20an, ‘Custodia compartida’ filmaren inguruko hausnarketa bat antolatuko da Lezamako Kultur Aretoan, arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara.

Azaroak 25

Azaroaren 25ean, Lezamako herritarrak Hilario Astorki enparantzan elkartuko dira, arratsaldeko 19.00etan, “Emakumeen aurkako indarkeriarik ez!” lelopean antolatuko den aldarrikapen ekimenean. Jarraian, 19.30etan, Oihana Bartra eta Jone Uria bertsolariak izango dira.