- Bizkaiako herri desberdinetan zenbait ekintza egin ohi dira norberak beren ondare eta historia berreskuratu eta oroimenera ekartzeko; jaiak, azokak, mezak... Askoren aburuz, berebiziko garrantzia dauka lurralde batean antzina bizi izan ziren gertakariak eta bertan bizi izan ziren pertsona motak gaur egungo kultura eta egoerak ulertu ahal izateko. Gainera, herriko pertsona adintsuek asko eskertzen dute euren garaiko bizimodua oroitzea, antzinako irudiak ikusi eta euren gaztaro edo haurtzarorako bidaia egitea. Derioko ondarea berreskuratzeko asmotan, Wallart konpainiak herriko txoko desberdinetan 50. hamarkadako irudi ugari irudikatu ditu. Derioztarrak izenburupean jorratu dute enpresako muralgileek kale-arte bilduma hau, garai hartako pertsonaia esanguratsua. Kasu honetan, Gernikako Arbola etorbidean eta Larrabarri pasealekuan kokatutako garaje-ateal, homra kaltetu eta zaharkituak eta markataritza, ostalaritza edo zerbitzu establezimenduetako pertsianak izan dira entitateko margolariek erabili dituzten oinarrizko oihala, noski, Derioko Udalarekin elkarlanean osatutako proiektua izanda.

"Proposamenak oso harrera izan zuen hasieratik, izan ere, herriko kaleak arte erakustoki bat bilakatzeko aukera bikaina izan da hau, derioztarrek herritik paseatuta antzinako irudiak ikusteko aukera. Gainera, margolanak biltzen dituen uneari freskotasun handia gehitzen diote mural berriek", adierazi zuten Wallart konpainiatik. Kutsu artistikoa alde batera utzita, oso interesgarria iruditu zaie derioztarrei proiektu honek izan duen baio historikoa, bertoko amama eta aititeen oroimenean barrena egiteko aukera ahalbidetu duelako beste gauza askoren artean. Honetarako, enpresa margolariko kideek oso ikerketa sakona egin behar izan dute Udaleko artxiboan, 50. hamarkadako Derioko pertsonaia xelebreak aukeratze lanetan eta honek emaitzaren egiazkotasuna oso modu argian bermatzen du.

Lucía González-Pinto muralgileak irudi bilduma interesgarria margotu du herriko hormatan. Ezkerretik eskumara doan ibilbidea hasteko, neskatila batek irekitzen du Derioztarrak proiektua. Herriko jaietako ohiko arropak jantzita, San Isidro egunaren garrantzia aipatzen du eta, bere alboan, bi ume iturrietara jolasten islatu ditu margolariak, antzina zueden aisialdirako aukerak oroimenera ekarrita eta garu egungo umeei erakutsita. Bildumarekin jarraiki, esne saltzailea asto gainean azaltzen da, izan ere, 50. hamarkadan herriko elikaduran ezinbesteko papera jokatzen zuen. Bere atzekaldean, baserritar munduarekiko lotura zuzena azaltzen da, abeltzain bat bere idiak lagunduta. Tradizioaren belaunaldien arteko eskualdatzearen eredu bezala, txerri-hilketako arduradunaren irudia azaltzen da, Txarriboda garaia bere aita eta semearekin elkarbanatuta kultura eta familia batzen dituen irudi bikain batean. Amaitzeko, Derioko historioko pertsonaia xelebrenetako batentzako lekua izan du Derioztarrak bildumak. José Antonio Begoña, herritarren artean Kiki ezizenarekin ezagutua, oso pertsona garrantzitsua izan zen bere garaian, izan ere, hesi saltoko txapelduna izan zen eta, gainera, Ariari Dantza Taldeko kide izan zen, horrenbestez, oso ohikoa zen bere hanka altxaketak herriko ospakizun desberdinetan ikustea.

Derioztarrak proiektuaren aspektu teknikoei erreparatuta, aipagarria da margotzeko orduan izan den zailtasuna, horma eta pertsienek azalera ezberdin eta gorabeheratsuak dituztelako. "Kontuan izanda denboraren igarotzeak kaltetutako azaletan lan egiten ibili garela, prestakuntza lan handia egin behar izan dugu aurretik muralaren iraunkortasuna ziurtatu ahal izateko. Erronka handia izan dira pertsiana gainean margotzea, hauek dituzten kurbak irudian ez igartzeko", azaldu zuen Lucía González-Pintok. Maro akrilikoak erabili ditu Wallartek proiektu hau egin ahal izateko eta pintzelak izan dira esku hartutako tresna bakarrak. Koloreak tonu grisekoak izan dira orokorrean, "oroimena, memoria eta antzinarako bidaiaren sentsazioa sortzeko asmoarekin". Gainera, hondo abstraktuak ere erabili ditu margolariak, kaleari eta bildumari frskotasun maila bat emateko.

Proiektu grafiko hau ez da eskualdean azken aldian ondarea berreskuratzeaz arduratu den bakarra. Labayru Fundazioak bi oroimen dokumental egin zituen Deriotik oso gertu; Lezama sei taupadatan eta Sondika, txori hegalarien habia. Ikusentzunezko hauetan, herrietako aintzinako irudiak biltzen ziren gaur egungo ikuspegiarekiko diferentzia nabarmena islatuta. Bestalde, herriko biztanle adintsuen lekukotzak ere uztartu zituzten bertan, gainontzeko herritarrekiko hurbiltasuna areagotuta. Dokumental hauen emanaldiek oso arrakasta handia izan zuten Sondikan eta Lezaman, aretoak beteta eta, horregatik, hauen zenbait kopia banatu zituzten Udalek. Horrenbestez, esan daiteke gutxinaka ero eta ekimen gehiago egiten ari direla Txorierriko ondarea eta historia berreskuratzeko.