- Orain dela hilabete inguru auzoko jaiak bertan behera geratu zirenaren berri tamalgarria jaso ostean, Loiuko Lauroeta auzoko biztanleek oso berri ona jaso dute, izan ere, Udalak bertoko udal-txokoa berriztu du. Antza, aisialdirako espazio honen aspektu desberdinak oso kaltetuta zeuden denboraren iagrotzea eta erabilera zirela eta, horregatik, udal-korporazioak loiuztarrek modu seguru eta erosoago batean erabili ahal izateko hau berriztea erabaki zuten.

Jada, txokoan bazkari, afari edota bestelako ospakizunak egin nahi dituztenek badaukate ezarritako berrikuntzen erosotasunetaz gozatzeko aukera. Hasteko, egurrezko zokaloa, errodapia etalehioen apalak altxatu eta zeramikakoak jarri dituzte, hauen mailakatuta orekatuta. Estalkiaren garbiketa eta osaketa ere egin dira, bertoko teilak aldatuta eta, gainera, kanaloien garbiketa sakona eginda. Egurrezko teilatu-hegalak ere osatu dira eta, eraikinaren kanpoaldeari dagokionez, bertoko zuhurgintza ere konpondu da, usteldutako zuhura kendu eta gutiz itxura berria ahalbidetuta. Beste alde batetik, garbiketa produktu eta lehengaiak ordetzeko biltegi bat sortu du Udalak bertan zegoen komun txiki bat aprobetxatuta. Biltegiratze aspektuarekin jarraiki, etxeko hornidura gordetzeko altzairu heroilgaitzezko altzari bat jarri da eta, bestalde, sukaldatzeko tresna berriak. Amaitzeko, barnealdeko hormak eta sabaia margotu dira eta berogailu sistema eta entxufeak ere berriztu dira. Horrenbestez, Loiuko koadrila eta familiek badaukate jada Lauroetako txokoan ospakizunak egiteko aukera, beti ere osasun-agintaritzak emandako segurtasun argibideak jarraituta.