Azken hilabeteetan, biztanleriaren tarte nabarmen batek kirol jarduerak egitearean inguruko zaletasuna oso modu bizian berreskuratu du, batez ere ia bi hilabeteko berrogeialdia jasan ondoren. Hala ere, azken danboraldian covid-19aren izurriteak izandako garapena dela eta, Bizkaiako herri desberdinetako Udalak bertoko egoeratara moldatutako neurriak hartu dituzte, koronabirusaren kutsaketak ekidin ahal izateko. Sondikako kasuan, herriko gobernuak bertoko kirol instalazioen erabilera mugatzea erabaki zuen herritarren segurtasuna bermatzeko asmotan eta, egoera hau baliatuta, Artebe kiroldegiko zenbait berrikuntza ezartzea erabaki zuen, izan ere, hainbat ziren denboraren igarotzea eta erabilpena dela eta zaharkituta zeuden gaiak, baina, atzotik aurrera kirolari sondikoztarrek kiroldei berriztuaz goztzeko aukera daukate. Bertan ezarritako berrikuntzen artean, aldagelen birgaitzea barneratzen da, bertoko takilak, bankuak, dutxak, iturintza eta elektrizitate sistema eta berogailu sareak konponduta.

Beste alde batetik, Artebeko sarreran ere aldaketak aurkitu dituzte pertsona erabiltzaileek, izan ere, tornu berriak ezarri dira bertan. Kontuan izanda osasun-egoera zailaren aurrean izan beharreko kontrola, hauek sarrera digitalak sartzen diren pertsonen artean kontrol handiago bat izatea ahalbidetzen du eta, horrenbestez, PCR frogan emaitza positiboa emandako inor bertara sartu ezkero, errazagoa izango da kutsaketa posibleen jarraipena. Bestalde, Artebe kiroldegiko igerileku estalian azken asteetan zehar egon den klimatizazio arazo bat konpondu du Udalak. Behin hau ebatzita, azken egunetan igerilekuak bete eta beharrezko osasun-kontrolak igaro ditu espazio honek, horrenbestez, sondikoztarrek badaukate erabiltzeko aukera.

kirol eskaintza

Artebe kiroldeiko berrikuntzak erabilgarri daudela kontuan izanda, esan daiteke oso kirol eskaintza zabala daukatela sondikoztarrek gaur egun, izan ere, bertan eta Gorondabeko kiroldegian hainbat kurtsotan perta hartzeko aukera dago. Pasaden astelehenean hasi ziren udal ikastaroak eta mota desberdinetako ariketa fisikoak aurkeztu ditu Udalak aurtengoan; haurrentzako karatea, pilates, zumba, gimnasia, yoga, stretching, cycling, entrenamendu pertsonala edota gimnasia funtzionala beste gauza askoren artean. Eskola hauen inguruko informazioa jasotzean interesatuak dauden sondikoztarrek Artebe (94 453 36 72) eta Gorondabeko (94 471 00 76) kiroldeitara deitzeko aukera daukate eta, honela, herriko gobernuak eskeinitako kirol eskaintza zabal eta anitzean parte hartu ahal izango dute, osasun eta sasoia mantentzeko aukera paregabea izanda herritik atera gabe

Berriztutako gaiak. Aldagelak, takilak, dutxak, iturgintza, elektrizitate sistema, berogailu sarea eta abar luze bat aldatu dira azken hilabeteetan.

Sarrera. Gainera, sarbideak informatizatu egin dira tornu berriak ezarrita.