Musika eta skatea, eskutik Mungiako urri kulturalean

Olalde Aretoak hilak 17 jasoko duen Atzekaldeta jaialdia da agendako burua

02.10.2020 | 01:05
Atzekaldeta Skate&Rock Mungia Fest-eko antolakuntza taldea.

Kultura hainbesteko beharra daukan ezohiko denboraldi honetan, Mungiako biztanleriak mota desberdientako ekintzaz jositako hilabete bat bizitzeko aukera izango dute urri osoan zehar. Udalak eta herriko elkarteek prestatutako programazio anitzak adin desberdientako ikuslego edo partaidegoa aho zabalik uzteko zenbait topagune landuko ditu, gehien bat Torrebillela Kultur Etxea eta Olalde Aretoa izanda jarduera sorta zabal honen oholtza. Izen eta izenburu zerrenda zabal honetan, hainbat dira azpimarratu beharreko ekintzak; esate baterako hilak 16 eta 18 bitartean Torrebillelak jasoko duen Zinema Ikusezinaren jaialdiaren edizio berria. Bertan, herrialde desberdinetako 17 film proiektatuko dira, hainbesteko ku-tsu mediatikoa ez daukaten gai desberdinak landuta. Espazio berberak irakurketa talde desberdinen topaguneak jasoko ditu eta, gainera, Ehiztari Ehizatua bezalako umeen-tzako antzezlanak ere.

Beste alde batetik, urriaren 17an oso jarduera berezia jasoko du Olalde Aretoak, izan ere, Malen Skate Klubak eta Azken Zarata Mungia Rock Elkarteak Atzekaldeta Skate & Rock Mungia Fest jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da. Normalean, herriko patinatzeko gunean ospatu ohi da ekintza hau, baina, kontuan izanik gaur egungo osasun-egoera larria, aurten Mungiako areto nausira lekualdatzea erabaki da. Aurten, formatua nahiko desberdina izango da, izan ere, skate txapelketako partaideek aurretiaz bidali beharko dituzte euren bideoak eta, jasotako materialaren artean, Malen Skate Klubeko kideek irabazleak zeintzuk diren erabakiko dute. Garaileak 300 euroko saria irabaziko ditu eta bigarren eta hirugarren sailkatuek 150 eta 50. Skatea alde batera utzita, musikak ere protagonismo handia izango du urriaren 17ko arratsaldean. Wicked Wizzards talde mungiarrak euren War lords of the dark realm diska berria aurkeztuko dute eta, ondoren, Acid Mess talde helduko da, Asturiasetik, Sangre de otros mundos lan berria ikuslegoaren aurrean aurkezteko.

bertsorik gabeko urria
 

Tamalez, Mungiako biztanleria bertsozaleak ez du urteko ekimen garrantzitsuena ikusteko aukerarik izango, osasun-egoera dela eta, Bertsozale Elkarteak urriaren 24ean ospatuko zen Bizkaiako Bertsolaritza Txapelketa bertan behera uztea erabaki duelako. "Saioak egiteko baldin-tzarik ez dagoela eta, aurrerago egingo da Txapelketa; plazak sustatzen jarraituko dugu kultura segurua delako", azaldu zuten kultura ekin-tzako antolakuntzatik.