Covid-19 birusak eragindako izurriteak oso ondorio larriak izan ditu aspektu ekonomikoan batez, gizarteko beste sektore askoren artean gazteriaren finantza eta lan munduko egoerak oso modu nabarmenean minduta. Ondorio hauei aurre egiteko intentzioarekin, Mungialdeko Behargintzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko Udalek -Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka eta Mungiako Udalak- Udal Gaztedi programaren edizio berri bat atera dute. Honen bitartez, antolakuntzaren helburua inguruko biztanleria gaztearen enplegagarritasuna hobetzea da. Kasu honetan, ekimen honen erabiltzaileen profila 18 eta 30 urte bitarteko gazte mungialdetarrei zuzendutakoa izango da, langabezia egoeran edo enplegu bila ari diren pertsonentzakoa zehazki.

Programaren edizio berri honetan, aisialdiaren inguruko formakuntza eskeiniko zaie pertsona partaideei. Gazte eta haurrentzako denbora lbreko heziketa ekintzan inguruko gaiak eta gaitasunak landuko dituzte, urria eta martxoa bitartean 310 orduko ikasketa prozesu bat jasota. Ikastatorak bi fase izango ditu; alde batetik prestakuntza teorikoa landuko duena eta 150 ordukoa izango dena eta, bestetik, praktikoa, 160 ordukoa. Bigarren atal honi dagokionez, aisialdiaren mundua lantzen duten sektoreko enpresetan aritzeko aukera izango dute eta, horrenbestez, arlo honen funtzionamendua leheneno pertsonan bizitzeko aukera. Beste alde batetik, enpresekiko harreman zuzena izango dute partaideek, nahiz eta praktika langile bezala arituko diren, lan merkaturako sarrera errezagoa izango dute, kasu askotan epresek praktikak egiten ibili diren pertsonak kontratatu dituztela kontuan izanda.

“Programa honen bitartez, eskualdeko gazteriak urtero formakuntza eta ikasketarekiko konpromezua hartzen dute euren lan aukerak hobetzeko helburuarekin. Aurten are gehiago, kontuan izanda koronabirusak sortutako krisialdia, beharrezkoa da gure gazteria inoiz baino prestatuagoa egotea os egoera gogorra bizitzen ari den lan merkatu batean murgiltzeko”, adierazi zuten Mungialdeko Behargintzatik. Aurtengo Udal Gaztedi programaren edizioan parte hartu ahal izateko, pertsona interesatuek izen-ematea Behargintzaren zein Lanbideren bitartez egin ahalko dute modu presentzialean. Bestalde, 94 6 15 62 44 telefono zenbakira deituta edo gazteplana@mungialdeko.behargintza.com. Horrenbestez, formakuntza aukera interesgarri hau egin nahi duten Mungialdeko gazteek badaukate jada bertoko inskripzioa egiteko aukera.