Tokiko ekonomia hain minduta dagoen une gogor honetan, Derioko Udalak herriko biztanleriaren arteko enpleua bultzatzeko ekimenak aurrera eramaten ari da eta, oraingoan, kontrtazio berri bat egingo du. Kasu hnetan, aparejadore-arkitektu lanposturako kontratua da herriko gobernuak eskaintze duena, langabezian dauden eta arlo honetan formakuntza jaso duten derioztarrentzako aukera interesgarri bat plazaratuta. "Gogoratu behar da Derioko udalerriko pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko Udalak egindako apustuaren barruan, udan hiru pertsona kontratatu zirela igerilekuetan covid-19 birusaren kutsaketa ekiditearen inguruko neurriak betetzen zirela kontrolatzeko", azaldu zuten udal-korporaziotik aurreko hilabeteetan egindako antzeko ekintzen edo kontratazioen inguruan.

Kontratazio berri honen inguruko baldintzei dagokioenez, bederatzi hilabeteko iraupena izango luke lan-kontratuak eta probaldi bat igaro beharko luke lan postuaren eskuratzaileak. Guztira, astean 35 orduko jardunaldia izano luke. Postua eskuratzako izen-emandakoen artean, hainbat izango dira aukerak areagotzeko kontuak hartu diren aspektuak. Hasteko, 35 urte azpikoek lehentasuna izango dute eta, 30 urtetik beherakoek, are gehiago. Euskara titulazioak ere eragina izango du, zenbat eta maila altuagoak aukera gehiago izanda. Beste alde batetik, langabezia egoeran zenbait eta luzaroagoan egonda, puntu gehiago edukiko dituzte derioztarrek eta, gainera, atzerako lan postuetan esperientzia izatea ere kontuan izango da. Amaitzeko, emakumezkoek ere lehentasuuna izano dute aparejadore postua eskuratzeko orduan. Datu guzti hauek kontuan izanda, pertsona interesatuek beharrezkoak diren dokumentuak udaletxeko bulegoetan entregatu beharko dituzte urriaren 2a baino lehen, hau da, datorren barikua heldu aurretik, hortaz, hauek pilatzen hastea komenigarri litzateke.