Behin udaldia bukatuta, Bizkaiko herrietako erakunde zein herriterren elkarteak hasi dira udazkeneko kultura denboraldiari forma ematen. Kasu askotan, oso agenda xelebre eta kargatuak prestatu dituzte, esate baterako Larrabetzuko Udalak eskinitako programazio anitzaren kasuan, Larrabetzun bertatik bertara berriz

Datorren barikuan, irailak 11, herriko ume eta gaztetxoek oso ekimen berezia bizitzeko aukera izango dute Herriko Eskolako aterpean, izan ere, Miren Delgado ipuin-kontalaria izango da bertan arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bi egun beranduago, Anari izango da protagonista kulturala toki berean emango duen kontzertua dela medio. 18:30etan hasiko da saioa eta zortzi euroko salneurria izango dute sarrerek. Datozen asteetan mota desberdinetako kalitatezko ekintzak egono dira; esate baterako, bertso saioak, antzezlanak, solasaldiak eta abar luze bat.

Udazkeneko kanpaina honetako izen aipagarriena Ruper Ordorika izango dela esan daiteke. Oñatiko musikaria urriaren 17an izango da Larrabetzuko Herri Eskolako aterpean berak sortutako abesti ezagunak interpretatzen arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Anariren kontzertuaren antzera, zortzi euroko prezioa ordaindu beharko dute ekimen kultural honetan egon nahi duten herritarrek, kultura denboraldi berria bukatzeko modu borobila ikusi ahal izateko.