Aurten, aurreko udaldietan baino neurri nabarmenagoan, asko izan dira euren etxeetan geratzea erabaki duten norbanako, familia, koadrila eta bikote bizkaitarrak, izan ere, azken hilabeteetan mundu osoa astintzen ari den izurriteak oso ondorio larriak izan ditu arlo askotan; ekonomian eta segurtasun alorretan esate baterako.

Hau kontuan hartuta, jendeak uda igarotzeko aukera desberdinak planteatu behar izan ditu eta, kasu askotan, Bizkaiako herri txikiek dituzten bitxikeria eta txoko bereziak bisitatzea izan da hartutako erabakia. Aspektu honetan, Loiuk badauka oso ondare potentea, izan ere, herriak dituen auzo desberdinetan oso kultura baliabide garrantzitsuak aurki daitezke. Haietako bat, Larrondo auzoen kokatutako ingelesen hilerria da, 1929 urtean kostaldetik Loiura lekualdatuta. Hau, Bilbo eta Tutera bitarteko tren lerroa eraiki zuten langile britainarren gorpuen etxe izan zen urte askotan zehar eta, horrenbestez, oso handia da txoko honek daukan pisu historikoa.

Zorionez, Loiuko Udala etengabeko lanean ari da bertoko eremua hobetzen jarraitzeko, nahiz eta abuztuan dagoen egutegia, eta azken asteetan zonalde honetako mugikortasuna hobetzeko lanak egiten ari da. Hilerri garrantzitsu eta ikusgarri honen alboan, urte asko zituen zubi bat dago kokatuta, baina urteen igarotzea eta hainbeste denboran zehar bisitarien eta herritarren ibilera direla eta, oso kaltetuta zegoen. Honen aurrean, Josu Andoni Begoñak, Loiuko alkateak, burututako udal-korporazioak hau berriztea erabaki zuen eta, jadanik, bertara hurbiltzea erabakitzen duten loiuztar zein kanpotarrek badaukate ingelesen zubi berria igarotzeko aukera bikaina.

“Herriko auzo desberdinetan inbertsioak egitearen inguruko konpromisoarekin jarraiki, oraingoan Larrondon egin ditugu lan berriak, kasu honetan ingelesen zubian. Ingelesen hilerriaren alboan dagoela ezizen hau jarri diote herritarrek pasabideari historikoki eta, kontuan izanda txoko berezi honek oso garrantzi handia daukala Loiuko ondarean, uste dugu berebiziko pisua daukala honelako berrikuntza lanak egitea bertoko bisitarien segurtasunerako eta jendeak bere erabilera ondo gozatu dezan”, azaldu zuen Josu Andoni Begoñak. Horrenbestez, Larrondoko biztanleriak badauka jada bere auzoan gozatu ahal izateko ingelesen zubi berriztu bat.

Josu Andoni Begoña: “Herriko auzoetan inbertsioak egitaren inguruko konpromezuarekin jarraiki, Larrondo auzoko ingelesen zubia berriztu dugu, izan ere, pasabide hau herriko ondare historikoaren oso zati garrantzitsua da”.