Nahiz eta azken hilabeteetan osasun-egoeraren inguruko nondik norakoak izaten ari diren euskal erakundeen bileretao protagonistak, Bizkaiako Udalak euren herrien hobekuntzarako lanean jarraitzen dute, are gehiago kontuan izanda egungo egoera. Derioko Udalaren kasuan, hezkuntza arloko berrikuntza nabarmenak igarriko dituzte datorren ikasturtean Herri Eskolako ikasle eta euren familiek.

Pasa den uztailaren 9an, ikastetxeko irudi eta praktikotasuna hobetzeko lanak hasi ziren. Kasu honetan, pisuzko arrazoi batek eraman zuen Udala berrikuntza lanak aurrera eramatea, izan ere, obren helburua ikasketa zentroak gaur egun dituen mmuga arkitektonikoak ezabatzea da. Behin arazo hau konpoduta, mugikortasun arazoak dituzten ikasle eta langileek askoz errazago mugitu ahalko dira instalazioetan zehar.

Herri Eskolak dituen muga arkitektonikoak ezabatzeko prozesuan, hainbat izango dira aldatuko diren aldagaiak; batik bat beheko solairuko aldagelak, hauek bertoko erabiltzaileen behar, ahalmen eta erabilerara moldatu edo egokituta. Beste alde batetik, irakaskuntza zntroaren kanpoaldeari dagokionez, harmailaren gunea modu partzialean botako da eta, honekin batera, egun dagoen arrapalada konpondu, berri bat eraiki eta plataforma berri bat ezarriko dira, modu honetan zonaldde honetako mugikortasuna neurri handi batean erreztuta.

Ikastetxeko muga arkitektonikoak ezabatzeko lanek suposatu duten inbertsioari dagokionez, 142.380,91 euroko aurrekontua izan du mugikortasun proiektu honeak, BEZa barne. Lanak Estudios y Obras Rekaldeberri enpresaren kontu izaten ari dira uztailaren hasieran egin zen lizitazio kontratuaren arabera eta, jarraian, entitateko langileak zentroko instalazioetan lanean hasi ziren. Behin lanak hasita, zortzi asteko epemuga aurreikusi zuen Udalak obren bukaerara begira eta, unera arte, epeak betetzen ari dira. Horrenbestez, espero da hilabete honetan zehar bukatzea lanak, horrela irailerako eta, ondorioz, ikasturte hasierarako prest egotea.

Motibazio berria

Izurritearen eboluzioan azken asteetan bizitzen ari diren aldaketak kontuan izanda, oraindik ere nahiko ezjakintasun handia dago ikasgeletako aktibitatea nola berreskuratuko denaren inguruan, izan ere, martxoan bertan behera geratu ziren eskola presentzialak eta material guztia edo gehiena modu telematikoan jaso behar izan zuten ikasleek.

Ziurgabetasun eta zalantza egoera honen aurrean, Derioko ikasle gaztetxoek eta euren familiek soberako arrazoi bat daukate eskolara itzultzeko irrikitan egoteko eta behin lanak bukatuta, Herri Eskolako ikasle eta langileek mugikortasun hobea daukan zentro batean ikasi eta irakasteko aukera izango dutelako.