Koronabirusak hainbat arlotan ondorio larriak eragin ditu; esate baterako arlo ekonomikoan. Egoeraren zailtasuna dela eta, hainbat lanpostu kolokan egon dira eta jende asko langabezian geratu da. Honen aurrean, entitate desberdinek hainbat ekimen martxan jarri dituzte eta, Mungiako Udalaren kasuan, urte amaierarako enplegu-plan berri bat aurkeztu du, azken hilabeteetan ateratako Mungia Indartuz kanpainari gehituta arlo ekonomikoko bultzadan. Ager Izagirreren, Mungiako alkatearen arabera, herriko barne ekonomia laguntzeko aukera bat da proiektu berri hau: “Enpleguaren berraktibazio ekonomikoaren aldeko apustua egiten jarraitzen dudu; ekintza-sorta honen bitartez, orain inoiz baino gehiago, lan postua eskuratzeko zailtasunik handienak dituzten pertsonak lagunduko ditugu”.

Guztira, arlo desberdinetako hamaika langile kontratatuko dira 2020 urte ezohiko honen amaieran, sei hilabeteko iraupena izango duten kontratuak izanda proiektuan parte hartuko duten mungiarrek. Udalak aurkeztutakoaren arabera, zailtasunik handienak dituzten pertsonak edo gizarteko sektoreak lan-merkatua txertatzea eta herrian dauden beharrizanei erantzutea da enplegu-plan berri honen helburua eta, gainera, herriko jarduera ekonomikoaren sustapena.

Proiektu honek daukan aurrekontuari dagokionez, 200.870,46 euro bideratuko dira Mungiako Udalaren eta Mungialdeko Behargintzaren artean landutako enplegu-plan berri hau garatu ahal izateko. Beste alde batetik, Lanbidek ere ekimena aurrera ateratzeko diru-laguntza eskeiniko du. Urte honen amaieran kontratatuko diren langile-profilei dagokionez, gremio desberdinetako formakuntza jasotako mungiarrak bilatuko dituzte erakunde antolatzaileek; batik bat kontserjea, deliniatzailea, eginkizun askotarako langileak, administrariak edota teknikari juridikoak. Hala ere, aurretik aipatu bezala, urte amaieran egingo dira kontratazioak, horrenbestez, Udalak denbora aurrera joan hala enplegu-plangintza berri honen inguruko zehetasun gehiago emanez joango da, proiektu honen parte hartzeko bete beharreko baldintzen eta egin beharreko prozedimenduen inguruan.

Mungia indartuz

Azken hilabeteetan hainbat izan dira Mungiako Udalak covid-19ak izan dituen eraginak arintzeko proiektuak, esate baterako Mungia Indartuz kanpaina. Bi lerro estrategikotan garatu zen proiektu garrantzitsua hau; batetik diru-laguntza zuzenak eskeintzen zituen arloa eta, bestetik, herri barneko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan erabiltzeko bonu-kanpaina. Bigarren aspektu honetan, Udalak bonuak doan banatu zituen herriko etxebizitza guztietan, bertoko ekonomia txikiari bultzada nabarmen bat emateko, izan ere, hainbat denda, jatetxe edota tabernak euren pertsianak denboraldi luze batean zehar itxita izan zituzten.

Hamaika lan-postu. Urte amaieran, profil desberdinetako mungiarrak lan-postuak eskeiniko dira Mungian, sei hilabeteko iraupeneko kontratazioak izanda; kontserjea, deliniatzailea, eginkizun askotarako langilea, administraria edota teknikari judiziala.

Aurrekontua. Guztira, Mungiako Udalak eta Mungialdeko Behargintzak proposatutako enplegu-plan honek 200.870,46 euroko aurrekontua izango du, kontuan izanda Lanbidek egingo duen diru-laguntza. Hortaz, oso apustu serioa egingo da lana sustatzeko.