- Urteko garai honetan, Marijataren arima eta grina izaten dira beti Mungiako biztanleriaren egunerokotasunaren jaun eta jabe. Ekaineko azkenengo asteburuan eta uztaileko lehenengoak, herriko kaleak hankaz gora egon ohi dira San Pedro jaien ospakizuna dela eta, baina, tamalez, azken hilabeteetako osasun-egoera larriak Udala hauek bertan behera uztera behartu zuen apirilaren 30ean ospatutako osoko bilkuran. Hala ere, herriko gobernuak eta Jai Btzordeak zenbait ekin-tza prestatu dituzte, haien artean gastronomia mungiarreko egun berezienetakoa; domekan antolatuko den Sukalki Eguna. Zoritxarrez, covid-19 birusak daukan kutsatze arrisku larria kontuan izanik, ezinezkoa izango da Uriguen parkea goizean goizetik Mungiako eta inguruetako koadrila eta familiaz gainezka ikustea, izan ere, antolakun-tzak beste buelta bat eman dio txapelketa berezi honen antolakuntzari.

Aurtengoan, lehiaketa zibernetikoa izango da, hau da, ez da lapikoen zaporea dastatuko duen epailerik izango. Honen beharrean, euren etxe edo txokoeetan dagoen giroa izango da kontuan izango den aspektu bakarra. Pertsona edo talde partehartzaileek euren argazkiak webmungia@mungia.eus helbide elektronikora bidali beharko dituzte bihar, hau da, Sukalki Eguna eta uztailaren 7a bitartean. Parte har-tzen duten guztien artean parrilla bat, lapiko bat eta herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan gastatzeko 100 euroko bost bono zozketatuko dira eta irabazleak uztailaren 8an argitaratuko ditu Jai Batzordeak. Honelako txapelketatan ohikoa denez, pertsonen duintasunaren aurkako irudirik ez du antolakuntzak onartuko, errespetua delako jai herrikoien oinarria.

Mungiarrak San Pedro ezohiko hauei amaiera gastronomikoa ematera animatzeko asmotan, Udalak sukalkia egiteko errezeta azaltzen duen bideo alai bat eskegi du bere web-gunean. Baina, kasu honetan, ez da sukaldatze bideo arrunt bat, izan ere, Marijata da bertoko protagonista. Aurreko rutetako sukaldari garaileak dira bere sukaldeko kideak eta, gutxinaka lapikoa egiten doazen einean, euren trikimailuak galde-tzen dizkie Mungiako pertsoaia mitologikoak.

Aurtengo jai alternatiboak hasi zirenetik, Udalak beste zozketa bat martxan jarri zuen jende euren balkoiak San Pedroetako zapi eta ikurrekin apaintzeko, giro berezia gehituta herriko kaleei. Kasu honetan, partaideek bihar arte bidali ahalko dituzte euren argazkiak aurretik aipatutako helbidera, izan ere, 100 euroko beste bost bono banatuko dira.