- Azkenengo asteetan, hainbat dira Euskal Herriko maila desberdinetako entitate edo erakundeak ateratzen ari diren diru-laguntza proiektuak, izan ere, koronabirusaren pandemiak utzitako ondorioak arlo askotan kaltetu dute biztanleriaren egunerokotasuna. Covid-19ak izan dituen emaitza mota batzuetako bat ekintza desberdinak bertan behera uztea izan da, esate baterako udalekuak edo udako jaiak. Honek hainbat familiarentzako arzoa suposatu dezake eta, honen aurrean, Derioko Udalak familia kontziliazioa hobetzeko diru-laguntza proiektu berri bat aurkeztu du; kasu honetan, etxeko umeak zaintzeko inor kontratatu beharko duten familien ekonomia arintzeko. “Hiru dira lortu nahi ditugun helburuak; familia derioztarrei kontziliaziorako baliabideak eskaintzea, zaintzaileen lanari balioa ematea eta udako kontrataziorik gabe geratu diren pertsona hauen kontratazioak bultzatzea, gazteen artean ekonomia sustatuz. Gainera, EGAZ Txorierrik zaintzaileen lan poltsa bat antolatu du”, azaldu zuten Udal korporaziotik. Guztira, Tokiko Enplegu Planaren barneko ekimenak 26.000 euroko aurrekontua du eta 600 eurora arteko laguntzak eskainiko dizkie familia derioztarrei. Hamabi urtera arteko haurrak dituztenei zuzendutako subentzioak, irailean eskatu ahal izango dira irailean Gertuan atentzio bulegoan. Gutxienez, egunean bi orduko eta aste beteko kontratua izan beharko du zaintzaileak, ekainaren 1a eta irailaren 6a bitartean jorratuta. Diru-laguntzak zaintzailearen soldataren %30a suposatuko du, baina zenbait baldintza beteta, %50era ere heldu daiteke; Derion erroldatua izanda (%10 gehiago), 16 eta 35 urte bitartekoa izatea (%5 gehiago) eta euskalduna izatea (%5 gehiago). Familia konztiliazioa ahalbidetzeko plan honen bidez, Derioko familiek askoz hobeto antolatu ahal izango dute euren denbora eta eure familien nondik norakoak.