- Nahiz eta berrogeialdiak herri bizkaitarretako eskaintza kulturala murriztea derrigortu duen, deskonfinamendua garatzen doan bitartean gero eta aukera gehiago aurkezten ari dira erakunde eta elkarte desberdinak. Sondikaren kasuan, esate baterako, Udalak datorren hilabeterako oso eskaintza potentea planteatu du biztanleriari kultura eta aisialdiaz gozatzeko aukera emateko. Uztaileko zapatu guztietan, Gorondagane eskolako jolastokiak ekintza desberdinak jasoko ditu; aire libreko zinema emanaldiak eta kontzertuak batik bat. "Ekintza hauek kultura jarduera proposatzea ahalbidetzen du eta, gainera, eguraldiak lagunduz gero, herriko familiek oso une bereziak bizi ahalko dituzte udarako egun bikainetan elkarrekin pelikula bat kalean ikustea", azaldu zuen Xabier Zubiaurrek, Sondikako alkateak. Uztailaren lahenengo, bigarren eta laugarren zapatuetan, hau da, 4, 11 eta 25ean, zinema emanaldiak izango dira eta, hirugarrenean, hilak 18, jazz musika estilo antzeko kontzertua izango da, jendeak lasaitasunean disfrutatu ahal izateko. Segurtasun neurriei dagokienez, oso kontu handia izango du Udalak ekimenetako pertsona edukieraren inguruan eta, behin barruan, jendeak segurtasun distantziak errespetatu beharko ditu: "Derrigorrezkoa izango da norbanakoek eta jende taldeek distantzia eta segurtasun neurrien inguruko ardura mantentzea". Horrenbestez, oso aukera polita izango dute sondikoztarrek uztailean zehar kulturaz gozatzeko.