- Bizkaiako lurraldea osatzen duten herrietako biztanleriaren antzera, Sondikan bizi diren pertsonek oso aisialdirak denbora luzea izan dute azkenengo bi hilabeteetan larrialdi egoera dela eta. Etxetik ateratzearen ezintasunaren aurrean, jendeak etxean egin ahal izateko jarduera desberdinak pentsatu behar izan ditu eta, horregatik, hainbat izan dira ekin tza desberdinak proposatzen aritu diren norbanako, elkarte eta entitateak. Txorierriko herri honen kasuan, Udalak orain dela aste gutxi estreinatu zuen #SondikaGara plataforma berria. Bertan, biztanleriak kudeaketa desberdinak egiteko aukera eta informazio erabilgarri ugari topatzeaz gain, aisialdirako eskaintza zabala ere dago bertan.

Adin tarte ugaritako erabiltzaileek gozatu dezakete plataforma berri honek proposatutako programazioa, izan ere, etxetik atera gabe egin ahal izateko mota askota jarduerak proposatzen ditu; kirol ariketak, sukaldaritza tailerrak, zurgintza, joskintza, txikien tzako edo nagusientzako eskulangintza edota marrazketa teknika bereziak, batik bat. Kirol arloari dagokionez, neurri handi batean pertsona adintsuei dago zuzenduta #SondikaGara-ko eskaintza. Bertan, Euskal Irrati Telebistako Adinberri programaren sarioak aurki daitezke bertan. Zuriñe Hidalgo abeslaria da telesaieko gidari nagusia eta berak eta bere kideek proposatutako ariketekin egoera fisikoa mantentzea da helburu. Kultura arloko zenbait jarduera ere proposatzen dira plataforma sondikoztarrean. Esate baterako, Sondika; txori hegalariaren habia dokumentala ikustea dago bertan. Sukaldaritza gustoko dutenek hainbat errezeta aurki ditzateke bertan; esate baterako paella, oilasko paparra mahats saltsan, txokolate moussa, eskalopinak piazzola erara eta horrelako beste hainbat plater bikain egiteko prozedurak. Etxeko gaztetxoekin egiteko ekintza desberdinak ere panteatzen dira webgunean eskulanak edo marrazketa teknikak erakusteko bideoak adibidez. Hauek ikusita, erabiltzaileek etxeko euneroko objektuekin kalitatezko objektu erabilgarriak egiteko aukera izango dute; esate baterako politsiko eramangarri bat.

Asko dira #SondikaGara web-guneak dituen berezitasunak, baina haien artean Gaztetxeak eta Ludotekak bere ohiko erabiltzaileentzako edukien jarripena kokatzea beharrezkoa da. Larrialdi egoera dela eta, bi espazioak ixtera behartua ikusi da Udala eta, horrenbestez, bertako langileek ekintza ugari proposatzen jarraitu dute. Esate baterako, hurrengo proposamenak aurkeztu ditu Gaztetxeak azken asteetan; kirol-erronkak, etorkizunean hobekuntzak edo ekintza berriak egin ahal izateko inkestak, irakur-tzeko liburuak eta ondoren hauen inguruko analisi edo solasaldiak, jolasak, elikadura aholkuak eta abar luze bat.