- Gaur egun euskal lurraldeko biztanleak bizitzen ari diren ezhoiko egoera honetan, umeak dira neurri handi batean okerren pasatzen ari direnak. Berrogeialdia dela eta ezin dute euren ohiko egunerokotasunean bezain besteko aktibitate maila mantendu; parkean jlastuta, eskolara joanda, kirola egiten... Hala ere, Udal eta bestelako elkarte zein norbanakoek euren aisialdirako ekaintza zabalak aurkeztu dituzte sare-sozialen bitartez denbora librea modu alai eta emankorrean igaro ahal izateko. Derioko Udalaren kasuan, herriko Gazteleku eta Ludotekarekin batera, berrogeialdia hasi zenetik egunero egunero ibili dira Facebook sare-sozialaren bitartez proposamen desberdinak egiten #DerioEtxen traola erabilita. Gainera, pasaden astetik, herriko gobernuak haurrei zuzandutako beste parte hartzeko aukera bat aurkeztu zien; kasu honetan, herriko Umeen Kontseilua diseinatu eta hautatzeko aukera.

Horrenbestez, derioztar gaztetxoak ordenagailua zein marrazketa materialak hartu eta euren sormena irudikatzen hasi ziren herri-antolakun-tzako sail berezi hau definitzen duen irudi egokia sortu ahal izateko. Guztira, hamahiru proposamen izan dira Udalak biztanleriari emandako logoak. Guztietan, Derioko kolore berde eta horiak dira nagusi eta, gainera, naturaren zainketa eta laguntasuna bezalako balio garrantzitsuak ere eskaintza zabal honetan islatuak izan dira. Bozketa honetan parte hartu nahi duten biztanleek Solasgune platafromako Umeen Kontseilua atalean (https://www.solasgunea.com/ukderio) topatu ahal izango dituzte aurkeztutako lan guztiak eta datorren eguaztenera arte, aukeratu ahal izango dute euren diseinu gogokoena. Azken urteetan, hainbat dira Udalak antolatutako honelako parte-hartze prozesuak. Esate baterako, 2019an, Uribe Parkeko jolas berriak hautatzeko kontsulta bat egin zuten haurren artean eta, guztira 50 derioztar gaztetxo inguruk parte hartu zuten. Horrenbestez, oraindik astebete baino gehiago daukate derioztarrek KOntseiluaren logoa hautatzeko.

Otsailean, Derioko Udala Haurren Hirien Sarearen barnera sartu zen. Francesco Tonucci idazleak La citta dei bambini izenarekin proposatutako ekimen honen helburua entitate desberdinek zenbait proiektu aurrera eramatean haurren perspektiba edo ikuspuntua kontuan hartzea da. "Elkarren mendekotasuneko harreman honek taldeen, banakako pertsonen eta komunitate arloan zerbitzu-fun-tzioak onartzen dituztenen (politikariak, teknikariak, hezitzaileak eta abar) arteko erantzukizun partekatua eskatzen du eta pertsona horietako bakoitzaren beharren, gaitasunen eta desioen aniztasunari eran-tzungo dioten baldintzak eta tokiko politikak eskatzen ditu", azaldu zuten Derioko Udaletik. Honen harira, hainbat dira kontseiluak jada antolatu dituen bilerak, haietan azkena LarrabarrI baserrian ostailaren 28an ospatutakoa. Guztira, 19 derioztar gazte dira ekimen honetako partaideak, herriko eskolako laugarren eta bostgarren mailako ikasleak. Haiekin batera, Udal korporazioko teknikariak eta Esther Apraiz, Derioko alkatesa, izaten dira eguneko gai desberdinak lantzeko. Bilerak ospatzeko datak zehaztu ahal izateko, herriko gobernuko jendea Kontseiluko haurren gurasoekin kontaktuan jartzen da umeen egun libreak ezagutzeko.