Hauetan lehenengoaren kasuan, antolakuntzak astelehen eta barikuan zehar jorratzeko jarduera taula bat proposatzen du erabiltzaileen profilera egokituta. Esate baterako, gaurko ekintza desberdinak daude programatuta; familientzako jarduera fisikoa eta errezetaren bat egitea, nagusi aktiboentzako dantza saio egokituak eta gluteo, abdomen eta hanka (GAP) laketa, kirolari sutsuentzako bizikleta, pilatesa eta luzaketak eta, amaitzeko, eguneroko saioa egin nahi dutenentzako oinarrizko kardio saioa eta GAP. Plataformak bideo, taula eta eskema bezalako formatuen bitartez azaltzen ditu ariketak beti, hortaz, erreza da hauek jarraitzea. Adibidez, eguneko saioak, edadeko pertsona aktibak eta bideo-errutinak ataletan ikusentzunezko azalpenak dira nagusi, azken bietan Sonia Biondi eta Patry Jordán entrena-tzaile pertsonalen azalpenekin.

Haurrak dituzten familientzako aisialdirako eskaintza zabala ere badago bertan; ariketa didaktikoak, yoga eta erlajazio teknikak, eskulanak, errezetak, jolasak, erronka desberdinak eta abar luze bat. Dena etxeko txikiek ere ahalik eta modu dibertigarri eta produktiboenean igaro ahal izateko berrogeialdia. Elikadura arloan ere asko sartzen da Kirol-Txokoa plataforma hainbat online baliabide eskainita, menu osasungarrien proposamenak aurkeztuta eta hidrtazio irizpideak emanda beste gauza askoren artean. Amaitzeko, aholkuaritza zerbi-tzuak orientazio laguntza teknikoa bezalako hainbat aspektu lan-tzen ditu eta, gainera, entrenamendu prestaketake ere. Jendeak bere sasoi fisikoa ezagutzeko testak ere baditu plataforma honek eta, horrenbestez, helbide elektroniko bat bidalita posible da baliabide hauek erabiltzea.

Datu guzti hauek kontuan izanda, Mungiako biztanleriak badauka aitzakia bikaia berrogeialdian zehar ariketa desberdinak egiteko.