- Gaur egun munduko txoko desberdinetan bizitzen ari den osasun egoerak oso eragin handiak ekarri ditu arlo askotan; ekonomian, kirolean, jendearen egunerokotasunean eta abar luze bat. Baina alor guztien artean osasun lantegietarako so talka handia izan du. Ospitalak jendez gainezka daude eta, ondorioz, bertoko langileak material behar handia daukate. Premia hauek ase-tzeko asmotan, hainbat dira gizarte-talde desberdinek aurrera eraman dituzten iniziatibak maskarillak, eskularruak edo bisera babesleak bezalako materialak sortzeko. Esate baterako, Maker proiektuak 1.600 pertsona inguru elkartu ditu Telegram plataformaren bitartez eta bertoko partaideek euren etxeetan dituzten 3D inrprimagailuen bidez honelako objektuak egiten ari dira, ondoren hauek desinfektatu eta ospital eta osasun-zentroetara bildatzeko.

Mungiako biztanleriak badauka bere lekukotza iniziatiba honetan, izan ere, Lander Blanco eta Luis Alberto Velasco euren aportazioa egiten ari dira. Kontuan izanda biak 3D inprimagailuen munduan sartuta daudela, ezagunen bidez jakin zuten Maker-ren existen-tziaz eta, behin hau ezagutua, honen partaide izatea erabaki zuten. Bi mungiar hauen artean 110 biseratik gora eman dituzte jada eta euren intentzioa produkzioa jarraitzea da. “Gutxi gora behera 30 zentimoko material kostua dauka guretzako, beraz, kantitate txikien bidez jende akso laguntzeko aukera daukagu”, adierazi zuen Lander Blancok. Gainera, gaur egungo egoerak eragiten dion tristura ere aipatu zuen partaide mungiarrak: “Albistegietan igortzen dituzten berriak ikusita arima lurrera erortzen zait, horregatik uste dut oso garrantzitsua dela jendeak ahal duen neurrian laguntzea”. Luis Albertok, beste alde batetik, koronabirusaren edo covid-19aren arazoa ebazteko aukera bakarra norbanakoen elkartasun eta eskuzabaltasunean oinarritzen dela uste du: “Herria da herria salba dezakeen bakarra honelako egoera gazt baten aurrean. Nik uste jendea uzan daitekeela hau lortzeko giltza”.