Baikortasuna, Loiuko biztanleen ardatza

31.03.2020 | 00:13
Baikortasuna, Loiuko biztanleen ardatza

Larrialdi egoerak ekarritako berrogeialdia animatzeko asmotan, herritarrek eta udalak bideo alai bat egin dute

AZKEN asteotan oso egoera berezia bizitzen ari da Bizkaiako biztanleria. Pasaden martxoaren 14an Espainiako Gobernuak Larrialdi Egoera aitortu zuen eta, honekin batera, berrogeialdia. Honen arabera, jendea denboraldi batez etxean gera-tzea beharrezkoa izan da koronavirus edo covid-19 birusaren hedapen eta afekzioa moztu ahal izateko. Honen aurrean, herri desberdinetako norbanako, elkarte eta entitate desberdinek ideia ugari planteatu dituzte kanal desberdinen bitartez jendea izaten ari den aisialdirako denbora luzea igaro eta alai-tzeko. Batzuk kirola egitea erabaki dute, Interneten bidezko klaseak jasota edo bestelako ariketa taulak ikusita, beste batzuek, ordea, kulturaren aldeko apustua egiten dute eta libururen bat irakurtzeko, musika tresnaren bat jotzen ikasteko edo arte disziplina desperninen praktikak egiteko aprobetxatuta.

Kontua da, oso zaila izan daitekeela pertsona askorentzako eguneko hainbeste ordu etxean igarotzea, izan ere, ezinbesteko gauzak egiteko atera daiteke jendea kalera; esate baterako lanera, txakurra paseatzera ateratzera edo erosketak egitera. Egoera berezi bezain gatz honen aurrean, Loiuko Udalak eta biztanleriak barikotasun eta mezu bat zabaltzea erabaki du euren herritarren etxeetako egonaldi luzea ahal den neurrian animatzeko. Adin desberdinetako loiuztarrak izan dira ikusentzunezko dokumentu honen sorrerako partaide. Denak "Loiu, etxean geratu" mezuaren inguruan zaldu dira ekintza desberdinak egite. Askok kutsu umoretsua eman diote euren agerraldiei eta, beste kasu askotan, etxeko seme-alabak azaldu dira bideoan baikortasunez betetako mezuak bidaltzen jendeari. Beste batzuk, esate baterako, bateria bezalako musika instrumentuak jotzen agertu dira edo amantala jantzi eta sutondoan sukaldatzen.

Kirolaren munduak oso ordezkaritza potentea dauka bideo honetan, are gehiago pertsonaia esanguratsuen partaidetza kontuan izanik. Aitor Larrazabal, Athletic-eko jokalari ordea, eta Gaizka, bere semea eta jokalari zurigorria, bertan egon dira euren herritarrei mezu positibo bat bidaltzeko. Hauetan lehenengoa, esate baterako, komuneko paper biribilkiarekin tokeak egitearen erronka betetzera ausartu zen eta, gainera, mezu argi bat bidali zien gainontzeko loiuztarrei liburu bat eskuan helduta: "Nahiz eta ba-tzuetan aspertuta egon, etxean gelditu zaitez". Bestalde, Gaizkak aisialdirako beste modalitate bat aukeratu zuen, Play Stationa. Gaur egun hainbesteko arrakasta daukan bideojokoa erabiltzen zegoen bitartean, mezu argi bat igorri zuen Athletic-eko hegaleko jokalariak animo keinu batekin lagunduta: "Etxean gelditu zatez!".

alkatearen mezua Bere herritarrekin batera, Josu Andoni Begoñak, Loiuko alkateak, ere bere ekarpena egin zuen bideo alai honen-tzako. Honek, herriko jendea ordurarte izaten ari den elkartasun jarrera modu zabal batean eskertu zuen, bere auzokideen antzera etxean geratzeko eskatuta berriro ere. Hainbat dira Larrialdi Egoera ezarri zenetik eta berrogeialdia hasi zenetik Udalak hartu dituen segurtasun neurriak; batik-bat garbiketa zerbitzuen areagotzea eta Udaltzaingoen kontrola handitzea. Hau kontuan izanik, Udalak gogoratu zuen oso garrantzitsua dela egera larri hau ahalik eta bizkorren bukatzeko ezinbestekoa dela jendearen kolaborazioa.

Lo último Lo más leído