AUR egun herrialde desberdinak bizitzen ari diren ezohiko osasun egoerak oso aldaketa nabarmenak ekarri ditu euskal biztanleriaren egunerokotasunean. Etxetik atera ezin izateak aisialdirako edonolako jarduera desberdinak pentsatzeko beharra eragin du jendearengan, horregatik, gizartea jo ta su dabil buruari bueltaka denbora ahalik eta modu dibertigarri, alai edo eraginkorrean igaro ahal izateko. Honetarako, pertsona, entitate ofizial eta giza-elkarte desberdinak euren sare sozialak bezalako plataformar erabiltzen ari dira aukera desberdinak aurkezteko. Batzuk, esate baterako, txirrindularitza, body combat edo pilates bezalako ariketak egin ahal izateko klaseak partekatzen ari dira. Beste batzuek, ordea, amantala jantzi eta etxeko lehengaiekin egin ahal izateko errezeta zoragarriak egiten ari dira, berrogeialdi honi zapore gozo eta berezia eman ahal izateko. Arteak ere leku garrantzitsu bat betetzen du ekintza eskaintza honetan ere, izan ere, hainbat dira eskutura, margotze, dantza eta kantu edo musika instrumentuak jotzeko klaseak ematen ari direnak.

Musika eta melodien munduari oratuta, Lorelei Green kantautoreak bere zaleen etxeetako egonaldi luzeak alaitu eta hunkitzeko kontzertuak ematen ditu astero bere Instagram kontuaren bitartez (@lorelei_green) bere Loiun kokatutako etxebizitzatik. Behin Estatuko Gobernuak larrialdi egoera deklaratuta, hainbat aisialdirako iniziatiba ikusi zituen, baina hala ere, aurretik ere ezaguna zeukan kontzertuak emateko metodo hau: “Kontu guzti hau hasi aurretik ere bazeuden sare sozialen bitartez emanaldiak ematen zituzten abeslari edo musika taldeak. Niri, egia esan, ez zait gehiegi gustatzen honelako kontzertuak ematea. Uste dut askoz hobeak direla presentzialki egiten direetan sortzen den atmosfera eta ikuslegoarekiko harremana. Hala ere, gaur egun bizitzen ari garen egoera oso zaila da eta uste dut oso ideia ona dela honelako kontzertuak ematea. Oso zaila da jendearentzako etxean hainbeste denbora igarotzea eta nik uste dut honelakoak oso garrantzitsuak direla gure jarraitzailekin harremana mantentzeko”.

Behin sareen bidezko emanaldien munduan sartuta, oso harrera izan dute momentuz Lorelei Green-ek emandako kantaldiak. Larrialdi Egoera deklaratu zenetik, hiruzpalau kontzertu emandi ditu kantautore loiuztarrak eta haietan jasotako emaitzarekin oso pozik azaldu da: “Nahiz eta oraindik ere presentzialak nahiago ditudan, uste baino gustorago egon naiz. Nahiko arraroa da, izan ere, jendearen iruzkinak ikusteak apur bat arreta galarazten du, baina honek ere ikusle eta abeslariaren arteko feedback positibo bat sortzen du. Oso ondo dago jendeak abesti konkreturen bat eskatu ahal izatea eta euren sentsazio eta sentipenak pantailaren bitartez ezagutzea”. Bere arabera, zuzeneko on line kontzertuek bi oinarrizko zutaberen gainean altxatzen dira; batetik norbanakoaren zaintzea, hau da, arlo artistikoan praktikatzen jarraitzea eta hau publikoaren partekatu ahal izatea eta, bestetik, elkartasuna. “Jendea oso momentu gatzak bizitzen ari da eta emanaldi hauek egoera honi aurre egiteko laguntza bezala ikusi daitezke. Asko eskertzen du ikuslegoak eduki hauek publikoki zabaltzea eta, nolabait, euren etxeetara helaraztea”, azaldu zuen Loiuko abeslari eta gitarrajoleak.

Beste alde batetik, Lorelei Green-en aburuz, oso potentea izaten ari da sar sozialetan egun hauetan izaten ari den eduki karga: “Larrialdi egoera delaratu zen egun berean, nik Instagramen jarraitzen ditudan kontuetatik 20 zuzeneko emanaldi inguru egon ziren eta, hauetaz gain, gero eta jende gehiago ari da jarduera desberdinak partekatzen. Nik uste dut oso ondo dagoela jendeari aukera desberdinak eskaintzea, baina bizitzako kontu gehienetan bezala, neurria izan behar da. Nik, esate baterako bi kontzertu ematen ditut gehienez astean, gehiegizko kargarik ez izateko”. Kontuak kontu, Lorelei Green kantautoreak dituen jarraitzaileak ziurrenik oso adi egongo dira bere datozen kontzertuak noiz izango diren jakiteko eta, ondoren, etxeko berotasunetik jarraitzeko hauek. Berrogeialdia ahalik eta ondoen igarotzeko aukera bikaina.

Kantautore loiuztarraren arabera, oso garrantzitsua da egoera honetan ere sare sozialetako eduki karga handiak neurtzea

“Uste baino erosoago sentitzen naiz kontzertu mota honekin, izan ere, ikusle eta abeslearen arteko ‘feedback-a interesgarria da”