- Nahiz eta azken asteotan Larrialdi Egoera eta koronabirusaren pandemia izan gai nagusiak, entitate desberdinak euren aktibitatea ahal den neurrian jarraitzen dute. EGAZ Txorierriren kasua da, hau da, Mankomunitateko sustapen ekonomikoko zerbitzuarena. Kasu honetan, lan munduan sartu edo lan berria aurkitu nahi duten txorierritar gazteentzako berri onak ekarri ditu entitateak, izan ere, telefono bidezko telefono orientazio zerbi-tzua halbidetu da. Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia planaren barnean dago integratuta eta 16 eta 30 urte bitarteko Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudioko biztanleei zuzenduta dago.

EGAZen arabera, aspektu desberdinak zaiduko ditu arreta berri honek; esate baterako, bakarako arreta pertsonalizatua, enplegua bilatzeko estrategia indibidual baten diseinua, interesdunaren profil profesionalaren zehaztapena, lan-merkatuaren egungo beharretara egokituta, laneko helburuak sortzeko laguntza, curriculum vitaea egiteko laguntza, EGAZ Txorierrik eskura dituen enplegua bilatzeko baliabideetarako sarbidea eta laguntza emozionala. Gainera, zerbitzu honetan izen-emandako pertsona bakoitzak orienta-tzaile bat izango dute. Honek, erabiltzaile bakoitzaren egoera partikularraren dagnosia egingo du eta, behin hau egin eta aztertuta, enplegua bilatzeko eta norberaren egoera pertsonalera egokitzen diren jarraibide espezifikoak sortuko ditu. Entitate txorierritarren arabera, zerbitzu honek gaur egungo osasun egoerak irauten duen bitartean egongo da erabilgarri: “Ekimen hau martxan egongo da Gobernuak ezarritako alarma-egoerak irauten duen bitartean, abisu berriren bat jaso arte, eta honen bidez erantzuna emango diegu enplegu-bilaketa aktiboa egiten ari diren gazteei. Horrez gain, gazteekiko komunikazio zuzena indartzea ere badu xede, enplegu-bilaketa hobetzeko ekintzei buruzko informazioa ematen jarraitzeko, baita Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituzten beste ekintza batzuei buruzko informazioa ere”.

Beste alde batetik, Larrialdi Egoerak oso eragin handia izan du eskualdeko hainbat enpresaren aktibitatean, izan ere, askok euren lantegiak ixtera edo lana murriztera behartu dira. Honen aurrean, Txorierriko Mankomunitatea, Bizkaiako Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, hauentzako Talka-Plan baten garapenean ari da: “Administrazio publikoak hainbat neurri ekonomiko ezartzen ari dira dagoeneko ekonomian dauden efektuak arintzeko eta normaltasuna lehenbailehen berreskuratzeko. Enpresa eta erakundeekin ari gara lanean, Talka Plan bat sortzeko. Horretarako egin dugu inkesta hau, larrialdi-egoerak nola eragiten dizuen jakiteko eta epe laburrean zein ikuspegi duzuen jakiteko”.

Gainera, Mankomunitateak koronabirusaren aurkako borrokan euren laguntza ematea proposatu die entitate desberdinei, kasu honetan, osasun zentroetarako materiala sortu eta ematen: “maskarak, eskularruak, garbiketa eta desinfekzio produktu bereziak, ura, nitrilo eskularruaren erreserbak, osasun eta erizaintzako jantziak, bakterioen aurkako ehuna, jantziak egiteko baliabide eta materiala bidaltzeko laguntza logistikoa… Edozer izan daiteke lagungarria”.