OVID-19 birusaren hedapen zabal eta bizkorrak oso eragin handia izan du biztanleria bizkaitarraren egunerokotasunean, izan ere, Estatuak aitortutako larrialdi egoera dela eta eman diren argibideen arabera, jendea etxean geratu behar da erosketak egiteko, lan egiteko edo abereak paseatzera ateratzeko izan ezean. Segurtasun neurri berri hauek jendea aisialdirako ekintza berriak egin ahal izateko irudimena garatzera behartu du eta, honen aurrean, hainbat entitare, giza-elkarte eta norbanakok sare-sozialak erabiltzen ari dira ideia desberdinak eskaintzeko euren jarraitzaileei. Musika klaseak, kontzertuak, sukaldaritza eskolak eta bestelako jarduerak egiten ari dira erabiltzaileak eta, hau ikusita, Sondikako Udalak herriko biztanleriaren irudimena eta marrazketa gaitasunak frogatzea erabaki du. Aste hasieratik, udal-korporazioaren Facebook kontuan, marrazketa txapelketa bat proposatu da. Marrazki martxan da lehiaketa honen izena eta sondikoztar guztien partaidetzara irekita dago, hau da, ez dago inongo adin limitaziorik. Pasaden asteburuan ireki zen marrazkiak aurkezteko epea eta zapatura arte, martxoaren 28ra arte, egono da irekita. Partaideek irudikatze teknika desberdinak erabili ditzakete euren lanak egiteko. "Erabili beharreko metodoa guztiz askea da. Akuarelatik, argizarietatik, tenperatik, koloretako arkatzetatik... marrazkia paper zurian egin beharko da, DIN A4 formatuan eta partehartzaile bakoitzeko lan bakarra onartuko da. Zure sorkuntza Sondikako Udalaren Facebook orrian argitaratuko dugu, eta hau gorde ezazu. Sariekin eta muralhandi batekin ospatuko du txapelketaren jaia berriro elkartu gaitzekenean", azaldu zuen udal-korporazioak. Aurkezpen metodoari dagokionez, sondikagara@sondika.eus helbide elektronikora bidali beharko dira sondikoztarren lanaren argazki garbia, egilearen izen-abizenak jarrita mezuan.

Larrialdi egoerak ere Udalak antolatutako ikastaroetan eragin handia izan du, izan ere, bertan behera geratu dira ekin-tza guztiak pandemiaren hedapena kontrolatu arte. Hala ere, jostun tailerretako partaideak oso aukera ona izan dute berrogeialdi egun hauetan. Irakasleak sare-sozialen bitartez eskeini ditu bakoitzak bere etxean norbanakoen maskarila pertsonalizatuak etxean egiteko. Gaur egun, oso lehengai garrantzitsuak bilakatu dira objektu hauek segurtasun kontuak direla eta. Ikastaro honen ondorioz, Sondikako zenbait herritarrek eurk egindako eta euren gustura apaindutakoak ohorez erakutsi ahal izango dituzte erosketak egitean, farmaziara jeistean edo txakurra paseatzera ateratzeko orduan, beti ere, Osakidetzaren argibideak beteta, noski.

Marrazki martxan irudi lehiaketako lanak aurkezteko epea martxoaren 28an bukatuko da, hau da, zapatu honetan