Oier Pérez

Mungia - Gaurko egun osoan zehar, Bizkaiako herrietako kaleak baserritarrez jantzitako jendez josita egongo dira, izan ere, urtero bezala Agate Deunaren egunaren bezpera dela eta ekintza desberdinak antolatzen dira. Mungiako kasuan, goizean zehar gaztetxoen txanda egongo da. 10:00etatik aurrera, Bentades Ikastetxea, IES Mungia BHI, Larramendi Ikastola, Laukarizko Eskola eta Legarda Ikastetxeko ikasleek herriko kaleak gurutzatuko dituzte euren makilen kolpeek gidatuta data zehatz honetan hain ohikoak diren kantak abestuta. Arratsaldean, ordea, Danontzat Abesbatza eta José María Arregi Abesbatza izango dira Mungia alaitzen. Azken elkarte hau, herriko talde nagusienetako bat da, izan ere, 1952an Mungiako Orfeoiaren izenpean sortu zen eta, urteak igaro hala, Mungiako kulturaren pilare nagusienetako bat bilakatu da.

Musikak oso pisu handia izan du historikoki euskal kulturan. Bertoko jaialdi desberdinetan hain ohikoak diren doinuak entzuten dira eta neurri batean J. M. Arregi Abesbatza bezalako taldeei esker da hau posible. Gaur egun, 45 pertsona inguru daude elkartearen barnean eta hau sortu zenetik bilakaera desberdinaren lekuko izan den jendea badago oraindik ere. "Berez, hasieran, Mungiako Orfeoi bezala hasi zen, baina José María Arregi apaiza hil zenean bere izena jartzea erabaki zen omenaldi modura. Bera haurren musika irakaslea zen eta, gainera, koroko zuzendaria izan zen hainbat urtetan zehar. Jarraian, Ángel Anzunzak hartu zuen gidaritza eta 2017ra arte egon da bera. Gaur egun, Paula Pérez zuzendari profesionalda dago eta oso pozik gaude berarekin", azaldu zuen Miren Uriartek, J. M. Arregi Abesbatzako lehendakariak elkartearen eboluzioaren inguruan.

Urtean zehar, hainbat ekintzatan parte hartzen du koro mungiarrak. Gaur, Agate Deunaren bezpera dela eta aterako dira bertoko kideak kalera, baina beste hainbat egun berezi dituzte egutegian markatuta. Olentzero egunean, Lore Jokoetan, udaberriko kontzertuak, San Pedroko meza nagusian, herriko jaietan... Oso ohikoa da Mungiako ospakizun berezietan parte hartzen ikustea J. M. Arregi Abesbatzako kideak, baina, hala ere, kanpoko ekitaldietan ere parte hartzen dute, esate baterako 2012an koralen egunean izan ziren.

"Gu kultura elkarte bat gara. Gure helburua herriko kultura bultzatzea da eta, gainera, guri asko gustatzen zaigu abestea, beraz, oso pozik parte hartzen dugu honetan", azaldu zuen Miren Uriartek. Ziurrenik, musika eta abeslaritzarekiko maitasun hori izan da elkartearen ibilbide luze eta arrakastatsuaren koxka. 60 urtetik gora darama J. M. Arregi Abesbatzak herrian kontzertu eta kantaldiak eskaintzen eta gaur arratsaldeko 19:00etan udaletxe aurrera hurbiltzen direnak bertoko kideen ahots gozoak entzuteko aukera izango dute.

Lehen aipatu bezala, gaur egun 45 pertsona inguruk osatzen du elkarte kultural hau eta, Mirenen arabera, urteen igarotzea dela eta oso neurri handian hasi da taldeko batez besteko adina: "Badaude elkartea sortu zenetik. Nahiko nagusiak gara orokorrean eta uste dut honek iraungitze data bat izan dezakeela. Nik uste dut belaunaldi errelebo bat behar dugula, baina zoritxarrez uste dut oso gatza izano dela haur gertatu ahal izatea. Horregatik, jende gaztea nimatzen dugu gurekin parte hartzera. Musika, abestea eta Mungiako kultura gustoko dutenak guregana etor daitezke gurekin batera Santa Ageda bezperakoa bezalako ekitaldi jendetsu eta politetan parte hartu ahal iateko. 1952 urtean sortu ginen eta oso penagarria litzateke belaunaldi aldaketa faltagatik honelako kultura baliabidea galtza". Kontuak kontu, argi dago Mungiako musikazale eta kulturazaleek kodarila bikaina aurki dezaketela J. M. Arregi Abesbatzan. Hala ere, gaur egun elkartea osatzen duten pertsonak energiaz gainezka daude urtero bezala ekitaldi kartelera aurrera eramaten jarraitu ahal izateko. Orduan, ziurra da oraindik ere hainbat urterako indarrak daudela.