Derio - Historikoki, lehenengo sektoreak oso arrantzi handia izan du Euskal Herriko kulturan. Antzinako araietan, jendea lurrak eta etxeko zein itxaso edo basoko animaliek ematen zutenetik bizi zen eta, honen ondorioz, euren bizi-tza oso era nabramenean lotuta egon zen nekazaritza zein abeltzaintzaren mundurari. Arrunta den bezala, eragin handia izan du honek euskal kulturan eta, logikoa den bezala, bertoko herrietako jai edo ospakizun desberdinetan asko gogoratzen da garai hori ekintza edo azoka berezien bitartez. Gaur egun, hainbat dira nekazaritza eta abeltzaintzaren garrantzi hori bizirik mantentzen duten produktoreak eta, haiei esker, jendeak kalitate handiko baserriko produktuak izan zituen. CB Hermanos Meabe Ugarte nekazaritza konpainiaren kasua da, izan ere, orain dela 30 urte bain gehiagotik euren Derioko ustiategiko barazkiak eskeintzen dizkio plataforma desberdinei.

Bere lan gogor, garranztitsu eta kronologikoki hain zabala dela eta, esplotazioak Laboral Kutxa-Lorra saria jaso zuen hilabete hasieran. "Nik uste dut jende guztiari eragiten diola zirrara berezi bat honelako sari bat jasotzeak. Gure kasuan, hainbeste denboran zehar lan gogor bat egiteagatik esker onak jasotzea izan da. Kalitate handiko produktuak ekoizten saiatzen gara eta nik uste dut gure kontsumitzaileek hau iger-tzen dutela", aitortu zuen Óscar Meabek, CB Hermanos Meabe Ugarte familia enpresako anaietako batek.

Euren produkzio bikainaren gakoei dagokienez, negutegiak dira euren ekoizpen metodoko funtsezko pilareak. Guztira, 15.000 metro karratu inguruko espazioa daukate mota desberdinetako produktuak landatu ahal izateko: "Ohikoak diren barazki motak landatzen ditugu. Esate baterako, gure tomateak Eusko Label markakoak dira eta, honetaz gain, urazak, Gernikako piperrak, tipuletak eta porruak ere produzitzen ditugu. Urteko garai edo urtaroaren arabera, gure negutegietako produktuak lekuz aldatuz goaz eta honek etenabeko produkzioa izatea laguntzen du. Behin uzta bilduta, Merka Bilbaora daramatzagu bertan saltzeko". Nekazari derioztarrak, bestalde, oso argi dauka zein den euren produktuek daukaten abantaila edo aspektu bereizgarri nabarmenena: "Guk landa-tzen ditugun barazkiak lur bizkaitarrean daude hazita eta honek kalitatea ziurtatzen du neurri batean".

CB Hermanos Meabe Ugarte konpainiaren sorrerak familia barneko sustraiak ditu. Óscarren aititea izan zen baserriko bizitza egitea erabaki zuen lehena eta bere pausoei jarriki, aitak hainbat abere hartu zituen eta lehenengo negutegiak eraikitzen hasi zen 1981 urte inguruan. Geroztik, euren produkzio maila eta ustiategiaren tamaina era radualean haziz joan zen gaur egungo dimetsio eta ezaugarriak eskuratu arte. "Nahiz eta hasieran animaliak ere izan genituen nire ama eta aitaren artean nekazaritzaren adarra besarkatzea erabaki zuten. Nik eta nire anaiak txikitatik ikusi eta bizi izan dugu ortu inguruko bizitza eta ikasketak bukatzean esplotazioan lan egitea suertatu zitzaigun", aitorti zuen Óscarrek. Berak umore handiz gogoratzen duen bezala, Meabe anaiak ez dira inoiz oso ikasle trebeak izan, baina nekazaritza munduaren inguruko gustu eta berta lan egiteko gogo handia izan dute beti: "Etxeko jendea mundu honetan lanean ikusteak bi aukera eragiten zituen guretzeko; nekazaritza maitatu edo gorrotatu. Zorionez, anaia eta niri asko gustatu izan zaigu betidanik".

Baserri munduko bizitzarekiko dedikazio sutsu hau ikusita eta azken hilabetean Laboral Kutxa-Lorra saria jaso izanak argi uzten du CB Hermanos Meabe Ugartek daukan Derioko ustiapenak asko daukala oraindik emateko nahiz eta 30 urte baino gehiago lanean egon. Herri bizkaitarretako familien mahai gainean denbora luzez izango dira tomate, uraza, tipuleta, pieper eta porru derioztarrak euren komtsumitzaileen zorrino eta osasunaren onurarako.