mungia - Gaur egun, berebiziko garrantzia dauka teknologia eta sarearen erabilerak Udal bat bezalako zein bestelako entitateren baten eguneroko funztionamenduan. Hori dela eta, Mungiako Udalak aurrerapen berri bat gehitu dio bere web-guneari; erregistro elektronikoa egiteko aukera. Honen ondorioz, hainbat abantaila izango ditu biztanleriak mota askotako kontuak kudeatzeko momentuan. Esate baterako, herriko gobernuaren web-gunearen bitartez edozein motatako eskaerak, idazkien aurkezpenak edo bestelako komunikazio bideak egiteko aukera ahalbidetu du, egun osoan zehar eta asteko egun guztietan. Honela, mungiarrek ez dute udaletxeko arkupeko Herritarrentzako Atentzio Zerbitzuko bulegora joan beharko honek daukan ordutegi zehatzean. Udalaren arabera, tresna elektroniko berri hau oso aurrera pausu handia da gardentasun alorrean. "Gure Udal zerbitzuen modernizazioa ezinbestekoa da jendearen egunerokotasuna ahalik eta geien errazteko. Honetarako aspektu desberdinak kudeatu eta komunikatzeko aukera berriak ahalbidetu behar ditugu gobernutik. Administrazioa muniarrei hurbiltzeko tresna berri bat da hau", adierazi zuen Ager Izagirrek, Mungiako alkateak. - O. Pérez