'Baserria', Mungiako 2020ko egutegiko irudi nagusia

Félix Urrutiak irabazi zuen Mungiharro argazki eta irudi lehiaketa

07.01.2020 | 06:18

mungia - Urte osoan zehar, hainbat dira garai desberdinak islatzeko uneak barnera-tzen dituzten irudiak. Neguan, oso ohikoa da euskal lurraldean zehar elurrez jositako landa edo mendiak aurkitzea eta udaldian, esate baterako, bertoko kostaldeetako hondartzak jendez gainezka ikustea edo olatuen maitale surfalirak itsaso bizian barneratuta antzematea urrunetik. Paisaia eta momentu aniztasun honek, urtea osatzen duten hamabi hilabeteak modu eder batean irudikatzeko aukera suposatzen du eta, hau kontuan izanda, Mungiako Udalak oso txapelketa arrakasta-tsua proposatzen dio urtero bere biztanleriari. Bertan parte hartzeko, mungiarrek urtean zehar hartutako irudi desberdinak aurkeztu zituzten, garai, urtaro zein bestelako momentuak era eder batean islatzen zituztenak. Behin lanak aurkezteko epea bukatuta, Udalak 150 argazki inguru jaso zituen eta hauetatik 48 aukeratu zituen udaletxeko erakusketa gelan aurkitzeko. Aurkezpen hau hamabi taulak osatu zuten, urteko hilabete bakoitzeko bat, eta, hauek ikusita, Muniako biztanleriak haien aburuz eder edo esanguratsuenak zirenak bozkatu zituzten. Taula bakoitzean bozka gehien jaso zituztenak euren hilabetea udal-egutegian islatzeko hautatuak izan ziren eta, guztien artean, boto gehien jasotakoa honen azala irudika-tzeko.

Ehundaka biztanle igaro ziren udaletxeko erakusketa gelako argazkiak ikusi eta epaitzeko. Gainera, bi metodo planteatu zituen herriko guneak honetarako; alde batetik interneten bidezko era eta bestetik era presentziala. Kontuak kontu eta behin Udalak herritarren boto uztiak ezagututa, Félix Urrutia Uriarte mungiarra izan zen Mungiharro lehiaketako garaile Baserria deitutako argazkiaren bitartez, guztira 86 bozka bilduta. Ilustrazio honetan egunsenti eder bat azaltzen da, Mungia inguruko landa bat argitzen duen argi gorrixka batek era bikain batean apainduta eta Euskal Herriko historioan hain garrantzi handia izan duten baserrien eredu bat agertuta sakonean. Argazki bozkatuena izan zela kontuan izanik, hau izan da 2020ko egutegia irudikatzeko aukeratu den irudia eta, gainera, Félix Urrutia argazkialariak Mungiako merkatari-tza eta ostalaritza establezimenduetan gastatu ahal izateko 300 euroko txekea jaso zuen txapelketako garaikur bezala.

mota askotako irudiak Nahiz eta mungiarrek Baserria argazkia aukeratu 2020ko egutegiko azala betetzeko, oso irudi aniztasun handia izan du aurtengo almanakak. Ohikoa den bezala, familia eta neguaren inguruko gaiak izan dira urtarrila eta ostaileko protagonistan; lehenengoa Bertokoak; amamaren etxean sabela betetzeko moduko irudia eta, bigarrena Baserritarra eskultura elurrez josita. Hilabete hauei jarriki, martxoa, apirila eta maiatzean natura izan dira garrantzi handiena izan duten osagaiak, izan ere, hegaztiak eta paisaiak izan dira hauetako jaun da jabe. Urteko bigarren erdialdera begira, kirolak ere presentzia handia izan zuen ekaineko Aupa!!! irudiarekin eta haurrentzako ere tokia egon da uztailean; nahiz eta abuztuan, berriro ere, baserri bizitzarekiko erreferentzia ere izan den. 2021 urtera bideko azken txanpari dagokionez egunerokotasuneko irudiak azaldu dira, esate baterako Joan-etorrian eta Harategia argazkiakin -lehenengoan pertsona bat txakurra paseatzen dabil eta bigarrenean eroskateak egiten-. Amaitzeko, euskara eta elurra dira abenduko protagonista.

noticias de deia