Larrabetzuko Udalak 2020rako kontuak onartu ditu

Datorren urterako proiektuak zazpi aldeko boto izan zituen EH Bilduren eskutik eta lau aurkako EAJ-PNVren aldetik

20.12.2019 | 06:22

larrabetzu - Urtearen amaiera hain hurbil daoen garai honetan, Bizkaiako herriak datorrenerako antolakuntzaren aspektu desberdinak ixten doaz. Larrabetzuko Udalaren kasuan, atzo ospatutako bilkuran 2020rako aurrekontuak onartu ziren, EH Bilduren aldeko zazpi botorekin eta EAJ-PNVren aurkako lau botorekin. Udalaren arabera, ekonomikoki urte positiboa izango da Larrabetzurentzat, izan ere, udal-tasen eguneratzeak kutxaren ehuneko bosteko gorakada suposatu du datorren urtera begira. Gainera, ideiari jarraipena emanez, herriko gobernuak espero du 2020an diru-sarrerak ehuneko zazpi batean igo-tzea, udalerrian sortutako enpresa berrien ondorioz, beste arrazoi ba-tzuen artean. Diru-laguntzak eskain-tzeko ahalmenak ere gora eginogo du; guztira 184.450 euro izango dira, 2019an baino ehunako hamaika gehiago.

Euskarari dagokionez, 3.000 euro gehiago bideratuko dira, 2020ko Euskaraldia dela eta. Bestalde, Txinpasmendi Guraso Elkarteari 9.000 euro emango zaizkio eskolako jantokiaren eta elkartearen kudeaketarako. Ingurumenaren aldeko kanpainak aurrera eramaten jarraituko du Udalak eta 10.000 euro osasun kanpainetara bideratuko dira. Amaitzeko, 30.000 euro memoria historikoaren berreskurapenera zuzenduko dira.

Inbertsioen aspektuari dagokionez, guztira 501.000 euroko kontua dauka Udalak. Lehentasunezko interben-tzio ugari planteatu dira 2020ko aurrekotuen aurkezpenean. Hasteko, ur zikin eta euri-uraren banaketa berriaren lehenengo faserako 150.000 euro bideratuko dira eta, gainera, Belarrinaga auzoko ur-hornidura konpontzeko, beste 140.000. Udaletxeko eraikinaren berrikuntza integrala legealdi honetan betetzea dauka buruan Udalak eta, datorren urtean, 50.000 euro bideratuko dira prozesua hasteko. Herriko azpiegiturak berritzea ere aurrekontuen barnean dago, horrenbestez, 100.000 euro izango dira frontoia, futbol zelaia, eskola eta beste hainbat aspektuk hobera egin ahal izateko. Lehentasunezko interbentzioekin amaitzeko, 61.000 euro izango dira artxiboak digitalizatzeko, ekipo informatikoak berritzeko eta Herriko Antolamendurako Plan Orokorra (PGOU gazteleraz) aldatzeko. - O. Pérez

noticias de deia