Sondika - Egutegia 2019-2020 ikasturteko bigarren txanpara hurbilduz doan einean, Sondikako Udalak bertoko udal-ikastaroetako eskaintza berria plazaratu du aste honetan, hau da, plaza libreak dituzten tailerren zerrenda eta hauen ordutegia eta salneurriak. Oraingoan, hainbat arlotan daude plaza askean; margolaritza, sukaldaritza, eskulangintza, patroigintza, ikasteko tekniken irakaskuntza eta mahai tenis ikastaroak. Alor hauen inguruan lanean ibili ahalko dira erabiltzaile sondikoztarrak martxora arte.

Lehenengo lauetan izen emateko -margolaritza, sukaldaritza, eskulangintza eta patroigintza - epea datorren aste osoan zehar egongo da irekita, hau da, pertsona interesatuek abenduaren 9a eta 13a bitartean egin beharko dute inskripzioa Udal liburutegian, plazak agortu arte. Ikastaro hauetan parte hartu ahal izateko ez da adin zehatzik izan behar, beraz, nahi dutenentzako dago irekita. Herriko ikasle gazteei zuzenduta, 12 eta 16 urte bitartekoentzako, izan ere, ikasi eta memorizatzeko teknika eta tresnak ikastearen ingurukoa izango da. Izen ematea abenduaren 9a eta 18a bitartean egingo da eta bere salneurria 30 eurokoa izango da Sondikan erroldatuentzako eta 68koa gainon-tzekoentzako. Eskolak eguen arratsaldetan emango dira, 17:30ak eta 19:00ak bitartean, euskaraz eta Kultura Aretoan.

Amaitzeko kirola ere eskaintza honetan dago. Mahai-tenis ikastaroa 12 eta 18 urte bitartekoentzako zuzenduta dago eta izen ematea ikaste tekniken inguruko tailerraren epe berean izango da. Kasu honetan, eskolak herriko gaztetxean eskeiniko dira eta bi taldetan antolatuta; biak ostegunean izango dituzte euren saioak, lehenak 17:30etatik 18:30etara eta bigarrenak 18:30etatik 19:30etara. Kasu honetan Sondikan erroldatutako gazteek 30 eurotan ordainduko dute plaza eta besteek 72 eurotan. Mahai-tenis eta ikasketa tailerren plaza zozketa abenduaren 20an egingo da, 17:00etan Liburutegian.