mungia - Mungiako kulturaren zaleak zorioneko daude azken astean. Olalde Aretoak, herriko kulturaren erakusle nagusienetako batek, uda eta udaberri bitarteko denboraldiari agur esan ostean udazken eta negu bitarteko proramazio agenda aurkeztu du. Pasaden asteburuan hasi ziren ekitaldiak, izan ere, barikuan El regreso de Scar: tributo el rey León 2 antzezlana eskeini zuen Onbeat antzerki konpainiak. Hurrengo egunean, ordea, Vaivén antzerki taldeak Eraultza erakustaldia eraman zuen oholtza mungiarrera; Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean eta Itziar Atienza, Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Itziar Urretabizkaia, Getari Etxegarai eta Leire Ruizen aktore lanekin.

Azaroaren erdialdera hurbildu hala, kultura agendak forma hartzen jarraituko du. Hilak 16, zapatua, Mungiako eta inguruko herrietako haurrek oso jardunaldi berezia biziko dute 18.30etatik aurrera, izan ere, 20.000 legoa itsaspeko bidaian antzerkia helduko da Olalde Aretora, Txalo Produkzioak taldearen eskutik. Bertaratutako umeek Nautilusen barnetik bidai bat bizitzeko aukera izago dute. Urte amairean, abenduak 29, programako protagonistetako bat izango da Olalden, Go!azen bere erakustaldiarekin egongo da bi sesiotan; 17.00etan eta 19.00etan.

Jada 2020 urtean, musikak bere protagonismoa berreskuratuko du. The Upper Room euskal gospel talde oholtzara igoko da aretoa oso giro musikatuaz betetzeko. Bestalde, hilak 17, San Antontxuen bitartean, Anne Etchegoyen helduko da denboraldiko protagonista nagusitzat. 20.00etatik aurrera, iparraldeko abeslariak bere azken lana aurkeztuko du ikuslego mungiarraren aurrean, Emaztea deituriko lana. Udazken eta negu bitarteko denboraldiko programazioari amaiera borobila emateko, Mari Errauskin igoko da eszenatokira Glu-Glu Produkzioen eskutik, urtarrilaren 18an, San Antontxu egunean, 18.30etatik aurrera. Hortaz, programak bere barne dituen erakustaldi guztiak ikusita, argi dago Olalde Aretora denboraldian zehar hurbildutako jendeak asko disfrutatuko duela bertoko emanaldiekin. - O. P.