sondika - Eguen honetan oso goiz berezia biziko dute Bizkaiako eskualde ugaritako Enpresa Txiki eta Ertainek (PYME delakoak gazteleraz), izan ere, Sondikan kokatutako EGAZ Txorierriren egoitzak Leioako, Mungialdeko, Uribe-Kostako eta Txorierriko ETEei zuzendutako Hazinnova proiektuaren aurkezpena biziko du goizeko 9:00etatik aurrera. Guztira, 22 herri bizkaitarreko entitateak izango dira EGAZ Txorierrik eta Mungialdeko, Uribe-Kostako eta Leioako behargintzek - eskualdeetako enplegu eta ekonomia sustatzeaz arduratzen diren erakundeek - antolatutako jardunadian. Goiz osoan zehar gai desberdinetan adituek ETEen lan antolakuntzarako metodo berri-tzaileen eta produktu zein zerbi-tzuak merkaturatzzeko molde berrien inguruko informazioak eskeiniko dituzte. Dena jardunaldian parte hartuko duten enpresen behar eta baliabideei egokituta. Aurkezpenera joan nahi duten enpresek, euren zonaldeko Behargintzaren bitartez egin beharko dute izen-ematea, izan ere, hauek Hazinnova agenteak dira.

Ekitaldiko lehenengo hizlaria Ana Sonia Elorriaga, EGAZ Txorierriko enpresa teknikaria izango da, izan ere, berak emango du bertaratutakoentzako ongi etorria. Jarraian, SPRI Taldeko Berrikuntza Saileko zuzendariak, Josu Ocarizek, Hazinnovaren inguruko eta ETEei dakarzkien onuren inguruko nondik norakoak azalduko ditu. Proiektuaren inguruko informazioarekin bukatzeko, Alaitz Landaluzeren, Innobasque-ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikaren zuzendariaren, txanda helduko da. Berak gaur egun gaia bizitzen ari den testuinguaren eta Euskadin bizitzen ari den berrikuntzen inguruko analisia egingo du. Beranduago, bi erakundetako ordezkariek nobedade ez teknologikoen inguruko prozedura egokiak aurkeztuko dituzte. Batetik, Grupo Biolid enpresa zamudioztarreko Guillermo Bucesek bere lan inguruko esperientzia azalduko du eta, bestalde, Plentziako badiako Crusoe Treasure-ko Borja Sarachok euren arrezife artifiziala eratuta, ur azpian kokatutako munduko lehenbiziko upategiaren sortze eta lanaren inguruko jarduera azalduko ditu.

eskualdez eskualde Hazinnova proiektua Euskadiko eskualde desberdinetan zehar aurkeztua izan da. Sondikara ailegatu aurretik, Durrangon izan zen irailaren 19an eta, ostean, Tolosa, Irun, Azpeitia, Eibar eta Barakaldon izan zen eta, Txorierritik igaro ostean, Bilbora helduko da urriaren 29an, Gasteizera 30ean eta, amaitzeko Guardiara azaroaren 14an. Horrenbestez, hamar aurkezpen ekitaldi izango dira guztira. Proiektuari dagokionez, 6 eta 99 langile inguru dituzten enpresentzako doako aholkularitza zerbitzua, egoera partikularren azterketa, lana antolatu zein produktu edo zerbitzuen merkaturatzearen inguruko bide berriak ezartzeko laguntza eskeiniko du, beste gauza askoren artean. Eguenean Sondikako ekitaldiko antolakuntzaren arabera, proiektu bakoi-tzaren fruituak hiru hilabeteren buruan jaso ahal izango dira. Hazinnova iniziatibak bi milioi eta erdiko ornidura ekonomikoa dauka eta, SPRI Taldearen eta Innobasque-ren arabera, 2.400 ETE-eri berrikuntza ez teknologikoak helaraziko dizkie. - O. Pérez