SONDIKA. Kultura honetan, ardoak ere oso garrantzi handia izan du beti, izan ere, euskal lurralde ugaritan honelako kalitate handiko produktuak ekoizten dira. Txorierriko Mankomunitatea osatzen duten herrietako lurrak, esate baterako, Bizkaiako ardo produkzioaren puntu beroenetakoak dira eta, honen ondorioz, edari mota hau bertoko kulturako aldagai ezinbestekoa bilakatu da. Honen arira, ardoaren inguruko jardunaldi eta ospakizun bereziak antolatzen dituzte herriek eta, atzo Sondikan bizitakoa, honen eredu ardia da.

Udalak Enologia Egunaren hamaikagarren edizioa antolatu zuen Goiri Plazan. Eguerdi eguzkitsuak ehundaka pertsona bildu zituen azoka izan zituen postutxoetan. Guztira, hamaika izan ziren ardo ekoizle bizkaitarrek prestatutako stand-ak eta bertaratutakoek hainbat moodalitate dastatu izan ahal zituzten; naparra, txakolina, zuriak eta abar luze bat. Postuetan esanguratsuenetarikoak Bizkaiako txakolina eskeini zituztenak izan ziren, Lezamako Magalarte eta Gatikako Butroi bodegek eskainitakoa, izan ere, hurbildutako jendearen artean arrakasta nabarmenena izan zuten bariedadeak izan ziren. Baina, nahiz eta edariak jardunaldiko protagonista nagusiak izan ziren, sabela betetzeko aukera ere izan zuten Sondikako eta inguruko biztanleek. Aitor Aurrekoetxeak, Mungiako talo maisuak, talo-txiki postutxoa antolatu zuen eta bertan kultura bizkaitarreko opil garrantzitsuenetakoa dena dastatu ahal izan zuen jendeak. Idiazabal gaztak ere bere presentzia izan zuen Igor Txurruka markinarraren eskutik. Piparren zaleentzako ere aukera aparta egon zen Goiri Plazan, izan ere, La Gilda del Norte ekoizle lezamarrak bere produktuen eskaintza handia plazaratu zuen. Amaitzeko, Sondikako ostalaritzak ere bere ordezkaritza izan zuen. Iratxo gozotegiak bere produktuak saldu zituzten ahoko ardo eta janari zaporea modu gozoan garbitzeko.

Atzoko eguerdian egon zein eskaintza gastronomikoa euskal musikak lagunduta oso jardunaldi berezia bizi ahal izatea ahalbidetu zuen. “Ahal dugunean etortzen gara, normalean urtero. Ardo azokak asko gustatzen zaizkigu eta Sondikakoa oso ondo antolatuta dagüela uste dugu. Gainera, zoritxarrez aurreko urtean bertan behera geratu zen eguraldia zela et aeta honen ondorioz ilusio bikoitzarekin itzuli gara aurten”, aitortu zuen azokako partaideetako batek aurreko urtean gertatutakoaren inguruan. Zorionez, atzokoan eguraldiak jardunaldi aparta bizitzeko aukera errespetatu zuen. Euskal ardo eta jakiak giro alaiarekin batera izan ziren protagonista, beraz, esan daiteke ezinhobea izan zela Goiri Plazak bizi zuen eguerdia. “Plan bikaina izan da domekako eguerdia igarotzeko. Ziur nago datorren urtean itzuliko garelataz. Oso eguerdi polita igaro dugu eta gainera hainbat produktu dastatu eta erosteko aukera izan dugu; piparrak, gozoak eta ardo botila pare bat. Oso ondo pasatu dugu”, aitortu zuen Enologia Egunera estreinakoz hurbildu zen familia bateko kideak.