SONDIKA. Elikadura euskal kulturaren funtsezko oinarrietako bat da. Bertoko herrietako ospakizun gehienak lekuko ohiko produktuen salmenta eta dastaketak bustitakoak izaten dira ia beti. Arlo honetan, ardoak ere berebiziko garrantzia dauka euskal kultura gastronomikoan, izan ere, hainbat dira kalitatezko bariedade bereziak sorteen dituzten eskualdeak, esate baterako Txorierriko Mankomunitatea osa-tzen duten herrietan. Horregatik, Sondikako Udalak urtero urtero antolatzen du urriaren bigarren domekan bere Enologia Eguna, bertoko eta inguruko herrietako biztanle ardozaleek roduktu berezi honen dastaketa, erosketa eta sortze prozesuaren nondik norakoak ezagutu ahal izateko jardunaldi bikaina. Domeka honetan, 12:30etatik aurrera Goiri plaza postutxoez gainezka egongo da zuku honen modalitate eta produktore desberdinek beteta.

Bertan, hamaika izango dira bertaratutakoek dastatu ahal izango dituzten mota askotako ardoak; zuria, beltza, naparra eta abar luze bat. Produktore esanguratsuenetarikoen artean, Lezamako Magalarte bodegak bere txakolina izango du eskuragarri eta, honekin batera, Gatikako Butroi Txakolina ere bai. Sabela bete-tzeko aukera ere izango da bertan, izan ere, Igor Txurruka markinarra bere Idiazabal gazta eskeintzen ibiliko da, La Gilda del Norteko pipar eta pintxoak ere eta, amai-tzeko, Aitor Aurrekoetxea talo maisu mungiarrak bere txosna ere bertan izango du. Gainera, Sondikak ere bere ordezkari-tza izango du Iratxo gozotegiaren eskutik. Dena, euskal musikak girotuta ardotan bustitako eguerdi zoragarri bat ospatzeko domekan.