sondika - Sondikako Udalak aurreko legealdian aurrera eramandako parte-hartze politika aurrera eramaten jarraitzen du oraingoan ere. Xabier Zubiaur alkateak burututako proiektuak, urtero bezala, herriko 2020 urteko aurrekontuen zati garrantzitsu bat biztanleriak egindako proposamenak aurrera atera ahal izateko. Honetarako, Udalak sondikoztarren gomendio eta nahiak jasotzeko epea zabalik izango du irailaren 25a arte, eguaztena. Beraz, herritarrek euren proposamenak iradokizunakXsondika.eus helbide elektronikora bidali beharko dituzte eta, gainera, modu presentzialean aurkeztu ahalko dituzte proiektuak Udal Liburutegian eta alkatearen aurrean pertsonalki. “Animatzen zaituztegu datorren urteko aurrekontu partehartzaileen proiektuan parte hartzera zuen proposamenenekin”, adierazi zuen Udalak.

Hainbat izan dira aurreko urteetan aurrera atera diren iradokizunak. Esate baterako, 2018an jasotako eta aurrera eramandako batzuk hauek izan ziren; Ikurriña Plazaren berriztea, San Juan eliza alboko plazaren eraikuntza, Goiri Erdiko Plazazo hesiaren birgaitzea, Txoriosolo zonaldeko haurrentzako jolas eta iturri berriak, Gorondagane urbanizazioko bidegorri eta bide berriak egitea, beste askoren artean. Beraz, sondikoztarren iritzia entzuteko ardua heldu zaio Udalari. Proposamen desberdinak egin nahi dituzten herritarrek badituzte bideak datorren urtean zehar euren iradokizunak errealitate bilakatzeko. - O. P.