Mungia - Mungiako besta hainbat auzoren antzera Atxuriko biztanleriak ere bertoko kofradia jaiak ospatzeko aukera izango dute zapatu, abuztuak 17, eta martitzen, abuztuak 20, bitartean. Jaiei hasiera emateko, 11:00 txirrindularitza lasterketa izango da Peru Azurmendiren omenez eta, jarraian, txupinazoa izango da hasiera ofiziala egiteko. Ondoren, arratsaldeko 17:30etan auzko biztanleek euren sukaldaritza gaitasunak erakutsi ahal izango dituzte Uriguen parkean izango den tortilla txapelketan eta, gainera, haurrentzako puzgarri eta jolasak izango dira bertan. Gauean erromeria bat izango da eta 0:00etan txokolate dastaketa domekarako energiak berpizteko.

Domekan Etxebarri aldetik martxa bat aterako da, 10:00etan, San Martín ermitako meza ospatzeko eta, behin hau bukatuta, Amilotx Dantza Taldeak erakustaldi bat eskeiniko du, lunch berezi bat ospatzen den bitartean. Landetxo kalean egingo den bazkaria bukatzeko mus, tute eta briska txapelketak izango dira eta, jarraian sardina dastaketa izango da. Eguna bukatzeko, 21:30etan disko festa bat antolatuko da. Astelehenera begira, Basozabaletako aparkelukan ospatuko dira ekintzak arratsaldez. Hasteko, XVII arroz-esne txapelketa izango da, parrilladak lagunduta eta erromeriak borbilduta aste hasiera.

Atxuriko jaiei amaiera egokia emateko, auzokideentzako omenaldia izango da eta, ostean, herri bazkaria egongo da. Mahaiganerako abesti herrikoiak abestuko dira eta haurrentzako puzgarriak izango dira. Amaitzeko, disko festa eta txokolate dastaketa.