Mungiak Landetxo Goikoa zabalduko du bisitatzeko

Baserri zaharra ezagutzeaz gain, taloa egiten ikasteko aukera egongo da

09.02.2020 | 10:39
Landetxo Goikoaren antzinako irudia. Argazkiak: DEIA

mungia - Historikoki, Mungiako Udal eta biztanleriak balio handia eman diete bertoko kultura eta historioaren funtsezko oinarri diren aldagai, eraikuntza, tradizio eta abarrei. Oraingoan, hala ere, herriko mugak gainditu ditu ondarearen goraipatzeak, izan ere, Landetxo Goikoan bisita gidatuak antolatu ditu herriko gobernuak beste elkarte eta entitate batzuekin elkarlanean, hau da, Bizkaiako baserririk zaharrenean.

Abuztu osoko bariku, zapatu eta domekatan, eguerdiko 12:00ak eta arratsaldeko 17:00ak tartean - domekatan 12:00etan bakarrik - ordu beteko iraupena daukaten bisitaldiak egongo dira. Hauetan, eraikin historikoaren norabidearen nondik norako eta bitxikeriak ezagutzeaz gain, taloa egitea ikasteko aukera izango dute nahi dutenek, izan ere, antolakuntzak tailer txiki bat prestatu dute. Gastronomia ikastaro honetan parte hartzean interesatuta daudenek, bost euroko salneurrian, hamalau urtetik berakoek bi eurokoa, ordaindu beharko dute eta aurretiaz egin beharko dute erreserba bide desberdinen bitartez; 946740061 edo 608107591 telefonoen bidez, olentzero@izenaduba.com helbide elektronikoaren bidez edo www.izendauba.com web gunearen bidez. Gainontzekoak, hots, bisita gidatua bakarrik egin nahi dutenek ez dute aurretiazko erreserbarik egin beharko eta bi eurotan erosi beharko dituzte sarrerak hamalau urtetik gorakoek, adin txikiagokoak dohainik sartuko lirateke.

oholtzan omenaldia Hain garrantzitsua izan da Landetxo Goikoa baserria Mungiako eta, orokorrean, Bizkaiako kulturan, non herriko biztanleria eta Udalak herri-antzerki formatuko omenaldia eskeini zion eraikin historiokari. 200 mungiar Olalde Aretoko eta Bilboko Euskaldunako oholtzara igo ziren Gure Etxea antzezlana jendaurrean aurkeztera. Honetan, Bizkaiako baserri zaharrenaren historio eta bilakaera azaldu zuten herritarrek; sorrera, eboluzioa, belaunaldi desberdinak, balio kulturala eta abar.

noticias de deia