UZTAILA bere ekuatorera hurbilduz doan einean, Bizkaiako herri eta txoko ugari euren jaiak ospatzeko garaia bizitzen ari dira. Herriko saindu edo bestelako arrazoien bat dela eta, gune desberdinetako biztanleriak argudio bikaina aurkitzen du familia zein koadrilarekin programazioetan agertzen diren ekitaldi ugari eta anitzetan parte hartu eta gozatzeko. Azken aldian, gainera, Txorierriko herri ugarik beren jaiak bizi dituzte; Zamudio haietako lehena izan zen Pazko Jalaren ospakizuna del aeta, jarraian Sondikako San Juanak eta, ekaineko azken asteburuan, Loiuko San Pedro eta Santa Lucia jaiak. Orain, aldiz, Lezamaren txanda heldu da, izan ere, asteburu honetan zehar, Goitioltza auzoko kale eta landak jai giro bikain batean daude murgildurik.

Barikuan hasi zen programazioa garatzen arratsaldeko 18.30tan txupinazo eta pregona bota ziren unean eta, bitartean, herriko txikitxuenak puzgarri eta jolasekin dibertitzen haritu ziren. Ondoren, eguzkia ezkutatu eta ilargia Lezamako zerumugara ailegatzen ari zen bitartean, Xaibor DJ ezagunak disko festa aparta ekeini zuen jendeak zapatudo egun luzerako energiak berotzeko.

Atzo izan zen jaietako egun garrantzitsuena eta, gainera, aste osoan zehar bezala eguzkia izan zen jaietako protagonista nabarmenena. Goizean goizetik, Goitioltzako eta orokorrean Lezamako biztanleria auzoko landetan egon zen paella txapelketako kontuak prestatzen hasteko izan ere, Udalak mahai eta aulkien banaketa egin zuen 10.00etan; bertan mahai bat eta sei aulki hamar euroko salneurrian alokatzeko aukera izan zuten aurretiaz erreserbatutako taldeek. Ordu berean, Zorrizketan elkarteak auzoan zehar igaro zen ibilaldi eder bat antolatu zuen Goitioltza ezagutu izenburuak gidatuta. Bertan parte hartu zutenek, auzoko txoko desberdinetatik pasatu ziren hau hobeto ezagutu eta ikusteko helburuarekin. Eguerdia hurbiltzen zioanean, 12.00etan, Kurtze Dantza Taldeak erakustaldi bikaina eskeini zuten talde desberdinen paella sukaldatze prozesua arindu eta alaitzeko.

Orotara, 17 izan ziren aurkeztu ziren lapikoak nahiz eta aurkeztu ez ziren talde asko egon, betikolez oso maila gastronomiko egokiarekin. Honelako ekitaldietan gertatu ohi den bezala, jendeak ere hamaiketako nabarmen baten bidezko omenaldi txiki bat prestatu zuten euren sabelentzako, izan ere, 14.00ak arte ezin izan zuten paella aurkeztu. Alea jacta est. Orain itxarotea bakarrik geratzen da ia epaimahaiak zer dicen. Hala eta guztiz ere, honelako jaialdietan irabazteak ez dauka garrantzi handirik. Benetako garrantzitsuena lagun edo familiarekin une pozgarri bat igarotzea eta, ahal den neurrian, sabela betetzea da, honela arratsaldeko ekintzetarako energia soberan izan ahal izateko. Behin paella eta bestelako jakiak digestio prozesuan egonda, Urtza taldeak dantzaldi eder bat esquían zuen arratsaldean giroa are gehiago animatzeko asmotan. Jarraian, Mixerableak musika banda Goitioltzako oholtzara igo zen bere abesti xelebreen bitartez biztanleria lezamarraren hezurdurak erritmo indartsuez mugiarazteko, eta, nola ez, gau polit eta donamiko baterako prestatzeko. “Gu goizean gatoz eta behin sukaldatuta, nola geratu zaigun ikusita, aurkeztu ala ez erabakitzen dugu”, esan zuten Txaber, Iker, Ander, Maider, Iñigo eta Anderrek. Lezamar gaztez osatutako kuadrila hau fijo bat da Goitioltzako jaietako paella txapelketan.

Gaueko 22.00etan Joxpa taldearen eskutik heldu zen jai herrikoietan hain mitikoak diren erromeria. Bertan, Goitioltzako, Lezamako eta inguruko herrietako adin desberdinetako publikoak euskal musika panoramako abesti adierazgarriak dantzatzeko aukera izan zuten egun eder baten telota ixteko.

Datorren urtera arte! Gaurko eguerdian zehar ospatuko da Goitioltzako jaien azken jardunaldia. Barikuan hasi zen programazio anitzari amanera bikaina emateko aukera izango du Lezamako biztanleria partehartzaileak, izan ere, jendearen aldetik oso erantzun ona izan dituzte auzoko jaiak behin ere, urtero bezala. Eguerdiko 13.00etatik aurrera txakolin dastaketa egongo da Goitioltzan. Bizkaia osoan jakina denez, txakolina Lezamako produktu nabarmenetarikoa da hainbat direlako bertoko lurraldeetan dauden txakolindegi esanguratsuak; esate baterako Basabeiti, Erdikoetxe, Garkalde, Larrabe eta Magalarte. Gainera, dastaketak ere erakustaldi desberdinak izango ditu, izan ere, Arkaitz Estiballes bertsolari galdakoztarrak emanaldi alai bat eskeiniko du. Baina ez da eguerdiko ikuskizun bakarra izango. Imanol Ituño magoak ere espektakulu paranormal baten bitartez Lezamako biztanleria aho-zabalik utziko du Goitioltzako jaiak datorren urtera arte agurtzeko.