uRTERO urtero, Mungiako eta bere inguruko biztanleriak ezinegon latza pairatzen du San Pedro jaiek eskutik dakarren programazio anitz eta zabala itxaroten. Herriko jai nagusiek aurreko eguenean bizi zuten bere txupinazo eta pregoia babes zibileko kideen eskutik eta, geroztik, kaleak jai giro ederrean murgilduta egon dira gaur arte. Egun askotan eta egun osoan zehar, hainbat dira Udalak eta herriko elkarte desdberdinek antolatzen dituzten mota askotako ekitaldiak; kirol txapelketak, jardunaldi gastronomikoak, kontzertuak, kale animazioa eta abar luze bat. Baina badago egun bat, mungiarrek eta herri inguruko biztanleek gorriz margotua daukatena euren etxeetako egutegietan. Urtero, jaietako azken domekan, hau da, atzo, ekitaldi programazio anitzeko txapelketa esnguratsuenetako bat ospatu zen Izenaduba Baso alboko zelaietan, hots, Mungiako sukalki txapelketa. “Herri guztiek daukate bertoko jendea eta identitatea argi eta arbi islatzen duen eguna. Lekeition antzar eguna daukaten bezala, guk, mungiarrok sukalki lehiaketa daukagu urteko egun berezienetako bat bezala. San Pedro jaiak dakarren jai giro apartean gaude murgilduta baina denok dakigu egun bereziena sukalki lehiaketa ospatzen dena dela. Guk urtero hartzen dugu parte eta egutegian gorriz markatutako egun bat dela esan dezakegu. Herria oso giro politez betetzen duen egun bat da jaietako azken domeka eta honek jendearen inplikazio eta partaidetza nabarmentzen jarraitzea lortzen du”, adierazi zuen txapelketako partaide mungiarretako batek.

Orokorrean 212 izan ziren Mungiako eta inuruko herrietako biztanleek aurkeztu zituzten lapiko goxoak. Epaimahaia osatu zuten kide ezagunek euren jakintza gastronomikoak plazaratu zituzten euren gustu finaren bitartez euren herrikideek goizean goizetik sukaldatutako lapikoak dastatu zituzten. “Benetan polita da jendeak sukalki txapelketarekin daukan lotura. Urtero urtero jendea parte hartzera animatzen da nahiz eta zifrak batzuetan gora eta besteetan behera egin. Aurten, adibidez, aurreko edizioan baina 30 lapiko inguru gutxiago aurkeztu dira baina hala ere beti dago oso partaidetza ona. Zelaia mungiarrez beteta ikusteak ez dauka inongo salneurririk. Esan daiteke gure herriko kulturaren zati garrantzitsua dela sukalki txapelketa”, adierazi zuen Kepa Freirek, lehiaketako epaimahaia osatu zuten kide mungiarretako batek.

Aurtengoan, pasaden urtean bezala, Mungia Rugby Taldea izan zen jardunaldia antolatzearen arduraduna. Bi urten behin herriko elkarte desberdinek antolatzen dute sukalki txapelketa Udalaren laguntzaz eta, oraingoan, Torpedo Gorriko kideek hartu zuten ardura garrantzitsu hau. “Ikusi genuen oraindik ez zegoela erabakita nork antolatu beharko zuen aurtengo sukalki eguna eta guk erabaki genuen ardura hau hartzea, izan ere, kirol talde bat izateaz gain herriko ekintza desberdinen antolakuntzan laguntzea gustoko dugu eta, hauetaz gain, guk ere Garagardo Azoka bezalakoak antolatzen ditugu gure kontu”, aitortu zuen Asier Onaindiak, Mungia Rugby Taldeko presidenteak. Gainera, azto ospatutako ekitaldian 50 sari inuguru banatu ziren herriko merkatari eta ostalarien elkarteak prestatutako opari berezien forman. Honek, argi eta garbi erakusten du herriko jendeak sukalku egunaren inguruan daukan inplikazio maila erraldoia.

Kontuak kontu, mungiarrak goizean goiz heldu ziren ekitaldi berezia jaso zuen zelaiean. Gazteenek ez zuten zapatu eta barikuko ajea deskantsatzeko astirik izan eta eguzkia oraidnik Mungiako zerura atera aurretik asko izan ziren lekua hartzera eta sukaldatzen astera. “Gure taldeko sukaldari burua goizeko 5.30etatik darama hemen. Atzo, autoa hona hurbildu genuean goizean goizetik tresnekin aurrera eta atzera ibili behar ez izateko”, zioen 212 sukalki lapikoetako sukaldari aguntzaileetako batek. Goiza aurrera joan ahala gero eta jende gehiago elkartzen joan zen talde desberdinek prestatutako sukalde inprobisatuetan. Horrelako ekitaldi gastronomikoetan ohiko den bezala, denek prestatu zuten sukaldatzea polit eta alaiagoa izateko hamaiketako bikaina. Txistorra, patata tortilla, hirugiarra eta abar zeuden partaideen mahai gehienen gainean, baina egon ziren auren mingain xelebreak produktu elegantegoen bitartez alaitu zutenak itsasoetan bizi ziren animalia desberdinak hegosi eta frijituta zelaiari usain berezia eskainiz.

GIRO APARTA Nahiz eta txapelketa gastronomiko guztietan bezala atzoko protagonismoa mungiarren lapikoetan sukaldatutako sukalkiak izan, musikak ere bere partaidetza nabarmena izan zuen lehiaketan. Goiz osoan zehar, Mungiako Gure Ametsa Txistulari Taldeak, Roberto eta Idoia trikitrilariak eta Txikuri Fanfarria Taldeak euren abesti berezienak eskeini zizkieten sukalki lehiaketara hurbildu zen publikoarentzako. Behin Mungiako eta inguruko herritako biztanleen sabelak beteta eta mahaiganeko aparta batez gozatuta, Txikuri Fanfarriak gidatutako kalejira egon zen arratsaldeko 18.00etan hasita eta herriko kale eta plaza desberdinetatik igarota beren abesti famatuek gidatuta. Arratsaldea igarota eta aurtengo San Pedro jaietako amaierara heldu aurretik, gaueko 22:00etan, Foruen Plazako eszenatokiak kontzertu zerrenda zabaleko azken ekitaldia jaso zuen. Lorratz taldeak Mungiako biztanleak modu alai batean animatu zuen jaien amaiera euren erromeria bereziarekin bat. Hau izan zen atzoko, San Pedro jaietako azken egunean antolatu ziren ekitaldi desberdinak egun osoan zehar. Gero, mungiarrek deskantsatu ahal izatea suposatzen duen jardunaldia ospatu zen gauerdian. Udaletxe aurrean, biztanleek agur polit bat presatatu zuten Marijatar datorren urteko jaiak ailegatu arte euren zapiak erreta.