Mungia - Mungiako biztanleriaren ADNan itsatsitako genea da kirolarengatiko afizioa. Urtean zehar, hainbat dira diszipilina desberdinetan herrian lantzen diren ekitaldiak, bizikleta lasterketak, krosak, duatloiak, futbito txapelketak, eta abar luze bat. Oraingoan, mendizaleen gustorako moduko ekimena jorratuko da bihar, izan ere, Tallu Mendizale Kirol Taldeak Mungiako Gau-Martxaren laugarren edizioa prestatuko du gaueko 22:30etatik aurrera Andra Mari Gunetik irtenda. Orokorrean, ibilbideak herri inguruko mendietan zehar hamabi kilómetroko itzuli erakargarri bat egingo dute 150 eta 200 pertsona tarteko partaidezta espero den -oraindik inskribatu ez direnek izena eman ahalko dute egun berean, irteera puntuan, arratsaldeko 20:00retatik aurrera- ekitaldirako. Behin hasiera puntura ailegatuta, gaueko 1:00ak aldera, antolakuntzan parte hartutako elkarte eta lokal desberdinek txokolatada ederra prestatuko dute martxako partaideek indarrak berriztu ditzaten. Ibilbidea taldean egin ahal izateko, beharrezkoa izango da segurtasun kit-a eramatea; hau da, txaleko islatzailea, kopetako zein eskuko linterna eta txilibitua eramatea. Etxetik honelakorik eduki ezean, antolakuntzak salgai jarriko du material mota honek osatutako multzoa zor-tzi euroko salneurrian. Bestalde, 14 urtetik beherako partaideak euren gurasoek edo bestelako helduren batek lagunduta egin beharko dute bidea segurtsaun kontuak direla eta.

Honelako estaldura, zailtasun eta teknikotasun bikainaren beharrak antolakuntza lan handiaren premia suposatzen du aurreko asteetan. Tallu Mendizale Kirol Klubeko bazkideek, ondorioz, hilabete inguru daramate martxa osatuko duen ibilbidea presta-tzen. “Azken finean, honelako kontuetan, hainbat dira zaindu eta prestatu behar diren aspektuak; GPS-an ibilbidea zehaztea ezinbestekoa da, bidea sastrakaz garbitzea ere lan asko daraman ekintza da, aurtengo martxak, gainera, errekatxo txiki bat zeharka-tzen du eta eurrezko ohol ba-tzuk jarri ditugu jendea busti ez dadin. Lan handia suposatzen du baina gure taldeko kideek oso pozik eiten dugu”, aitortu zuen Pedro Goikoetxeak, Tallu Mendizale Taldeko lehendakariak.

Lau urte dira jada naturaren zaletu elkarte honek biharkoa bezalako ekitaldiak antolatzen ari denetik. Bertoko kideen arabera, mendi-taldearen sortzea klub federatu baten beharra izan zen. “Guk orain dela urte askotatik ezagutzen dugu elkar medizaleak garelako. Baina urte asko elkarrekin igarota, ikusi genuen Mungian ez zegoela mendi talde ofizialik, hots, federaturik. Herriko jendea inguruetako klubetan zegoen federatuta eta, ondorioz, guek Mungiakoa bertakoa sor-tzea erabaki genuen”, azaldu zuen Genaro Latxaga kideak. Geroztik, elkarteak igande igandero 20 pertsona inguru elkar-tzen dira Bizkaiako edo Euskal Herriko beste mendiren baterako irteeraren bat egiteko. Gainera, urtean bi edo hiru alditan asteburu osoko egonaldiak prestatzen dituzte Pirinioetara edo horrelako mendi-kateren batera. 19 kide izan ziren taldea sortu zutenak eta gaur egun 110 pertsona inguru dita Talluk antolatutako ekintzetan partaide. “Zorte handia daukagu. Elkartea sortu genuenetik partaidetza jarrera handia izan dugu jendearen eskutik. Egiten ditugun ekin-tza guztiak bereziak dira bere neurrian, baina Gau-Martxa benetan berezia da. Oso polita da jendeak daramatzan argian ileran eta mendi barnean benetan irudi liluragarria da. Atzetik eta ekimenean bertan lan asko exijitzen duen kontua da baina oso harro diogu pena merezi duela”, aipatu zuen José Ramón Urrutikoetxeak, Talluko beste kideetako batek.

Biharko martxa bukatuta, taldeko partaideak datozen ekintza berezietako anrolakuntzan zentratuko dira; esate baterako, irailean antolatuko dituzten Álex Txikon mendizalearen eta Kepa Lizarraga mendi-medikuaren hi-tzaldiak, Torrebillela Kultur Etxean.