Mungia - Mungiako biztanleriaren egunerokotasunean berebiziko garrantzia daukan aldagaia da euskara, izan ere, herri euskalduna da, bertoko jendearen antzera. Hala eta guztiz ere, Ager Izagirre alkateak zuzendutako azken legealdi honen bukaeran, Udalak bere Euskararen Erabilera Plan berria aurkeztu du, gaur egunetik eta 2023 urtera arte indarrean egongo den hizkuntza estrategia. Honen arabera, Udalak herritarrei eskeinatako zerbitzueta euskararen erabilera bermatuta dagoela ziurtatzeko protokolo edo jarduteko erak ezarriko ditu eta honetarako aurreko prozedimenduen gaineko neurriak hartuko dira.

Bestalde, langileei euskeraz behar egin ahal izateko baliabide egokiak eskaintzea izango da lan-ildo nagusia; tresna informatikoetan euskeraren presentzia handitu egingo da eta, langileen prestakuntza hobetuta, euskeraz gehiago sortuko da. Batez ere, bigarren hau izango da datozen urteetarako erronkarik handiena, bertan inbertituko direlako ahalegin nagusiak eta plan honek ezarrita daukan aurrekontuaren zatirik handiena ere.

Nahiz eta plan orokorra izan aurkeztutakoa, sail desberdinetan zentratuko da erabiltzeko umoduari dagokionez; hirigintzan, gizarte ekintzan, idazkaritzan eta abar. Tarte hauetan dabiltzan langileen euskara formakuntza sustatzeak berebiziko garrantzia izango du euskararen erabileraren inguruko planteamendu honetan eta, horretarako, Prestakuntza Ba-tzordea sortu izan da.

Plangintzaren helburuei dagkienez, zerbitzu euskaldunen bermea eta udal gobernuko arlo desberdinetan euskaraz normaltasun osoa herriterrei eskaintzea dira. Labur esanda, mungiarrek euren udal gestioak euskaraz egiteko aukera izatea. Udalaren arabera, euskararen erabileraren sustapena, instituzio ofizialetaz gain norbanakoen barnean dago. “Euskeraren erabilera normalizatzeko bidean danok daukagu zer egin: etxean, ikastetxeetan, merkataritzan eta ostalaritzan, kirol taldeetan, lagunarteetan? eta, jakina, administrazinoan bere bai. Honainoko ibilbidea luzea izan dan arren, plan honek orain arte sekula ibiliko bako bide batzuk eskaintzen deuskuz”, adierazi zuten Mungiako Udaleko iturriek. - O. Pérez