UGAO-MIRABALLES. Ugao-Miraballeseko Udalak kanpoko igerilekuak ekainaren amaieran irekitzea dauka aurreikusita. Dagoeneko hainbat udal zerbitzu berrireki ditu, esate baterako liburutegia eta ikasketa-gela.

Horretarako, Udalak zenbait neurri hartuko ditu igerilekuetan jarduera berrezartzeko. Edukiera %60koa izango da (550 erabiltzailetik 330 erabiltzailera pasako da), berdeguneko espazioak mugatu egingo dira distantzia soziala bermatzeko, eta bi txanda ezarriko dira, bata goizez (11:00etatik 15:00etara) eta bestea arratsaldez (16:00etatik 20:00etara), pilaketak saihesteko. 15:00etatik 16:00etara desinfekzio lanak egingo dira, instalazioak higiene baldintza egokietan mantentzeko. Bainuak, adibidez, egunean hiru aldiz garbituko dira. Instalazioen sarreran alfonbra desinfektatzaileak jarriko dira eta erabiltzaile guztiei tenperatura hartuko zaie sartu aurretik. Halaber, igerilekuetara joateko asmoa dutenek igerilekuen edukiera denbora errealean kontsultatzeko aukera izango dute, Udalaren web orrialden erabilgao egongo den aplikazio baten bidez.

Ugaoetako Udalak gogorarazi du padel kantxa ere, igerilekuen irekitzearekin batera zabalduko dela. Erabiltzeko hitzordua eskatu beharko da. Erreserba kiroldegiko telefono zenbakiaren bidez egin beharko da: 946 48 06 21

Udalak herritarrei ulermena eta pazientzia eskatzen die berriro irekitzen diren zerbitzuak erabiltzeko orduan. Udalak herritar guztiei dei egiten die igerilekuetako eta espazio berri horietako arauak bete ditzaten eta instalazioak ahalik eta baldintzarik onenetan mantentzen lagun dezaten. Ezarritako neurri guztiak aldatu edo berrikusi egin daitezke, zerbitzuak ahalik eta osasun berme handienekin eskaintzeko xedearekin.