ARRIGORRIAGA. Arrigorriagako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, BEAZekin eta Orkrestra-Lehiakortasunerako Euskal Insitutuaren laguntza teknikoarekin lankidetzan, Europako Interreg Cohes3ion izeneko proiektuan hartu du parte. Honen xedea Aldundiaren programa eta zerbitzuen ezagutza hobetzea da, besteak beste.

"Bizkaia Orekan"-en beste ezaugarrietako bat lurraldea lau eremutan banatzea da, komunikazio- kanal iraunkor bat sortzeko asmoz, baina baita malgua, erabilera anitzekoa eta bidezkoa ere.

Urtarrilaren 14tik 16ra, ekimen honetan parte hartzera gonbidatuta, Arrigorriagako Udalak aukera izan du Ruhr eskualdera (Alemania) joateko, BEAZ buru duen COHES3ION proiektuaren barruan. Proiektu horren bidez, maila anitzeko gobernantzako eskualdeetako eta tokiko kasuak aztertu nahi dira (gure esperientziarekin parekagarriak direnak), Europako lurralde-batasuna (RIS3) hobetzeko. Interreg Eurbarneko proiektua da eta 1,57 milioi euroko diru-laguntza jaso du. BIZKAIA da proiektuaren buru, eta Europako zortzi eskualdetako hamar bazkide ditu: BEAZ (Es), Business Metropole Ruhr GmbH (Alemania), Azaro Foundation (ES), Deusto Foundation (ES), Southern Regional Assembly (Irlanda), Calabria Region (Italia), Mazowieckie Voivodeship / Office of the Marshal of the Mazowieckie Voivodeship in Warsaw (Polonia), North-West Regional Development Agency (Errumania), Region Stockholm (Suedia) y Welsh Government (Erresuma Batua).