Orain dela urte batzuetan martxan jarritako egitasmoak jarraipena izango du Lekeition. Izan ere, aurtengo udan ere herritarrentzako prestatutako aparkaleku zerbitzua martxan jarriko du Udalak. “Udaldian udalerritik kanpo lan egiten duten herritarrek herrira bueltatzean euren autoa aparkatzeko aukera gehiago izatea du helburu egitasmoak”, zehaztu dutenaren arabera.

Martxan izango den denboraldiari dagokionez, berau ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean izango da indarrean, eta astelehenetik barikura 14:30etik 21:00etara baimenduek aparkatu ahalko dute soilik zehaztutako gune horietan.Britasunak er jaso dira ordenantzan, zeren aurten gune berri bat gehituko da Eliz Atea kalean. “Lekeition guztira 750 aparkaleku inguru izango ditu zerbitzuak”, udal arduradunek nabarmendu dutenez.

Lehentasun hori izateko baldintza batzuk bete beharko dira eta aparkatzea baimentzen duen pegatina eskatu behar da bihartik aurrera herriko turismo bulegoan, asteartetik ostiralera bitartean. “Aurreko urteetako pegatina laranja dutenek 2022 urte honetan ez dute berriro eskatu beharko, pegatina horrek uda honetan ere balio baitu”. Pegatinarik ez dutenek edo alta berriek “Aparkatzeko baimenak 3 euroko kostua izango” duela jakinarazi dute.

Azkenik, sei izango dira Lekeitioko Udalak aparkaleku zerbitzu berezia eskaintzeko egokituko dituen guneak. Besteak beste, udalerriko erdiguneko hainbat guneetan ezarriko dira: PaskuaAbaroa etorbidea, Tala, San Juan Talako, San Andres auzoa, Basoaldea, Zumatzeta, Buenaventura Zapirain, Otxoa Urkiza, Eliz Atea, San Antolin edota Aldamiz Etxebarria dira kaleak.